2. DBHko ikasleak badoaz “Mugetatik haratago”, bizi-esperientzian murgiltzera!

Datorren asteko irailaren 25etik 27ra bitartean eta Loiolako Santutegian, ALBOANekin “Mugetatik Haratago” proiektua hasiko dugu 2 DBHko ikasle eta irakasleok. Gure taldeak izango dira lehenengoak esperientzia honetan murgilduko direnak: ANKUR proiektuaren esperientziaren balorazioa hain ona izanik, ziur gaude hezkuntza elkarte osoak modu berezian biziko duela “Mugetatik Haratago” bizi-esperientzia hau.

Proiektuaren lehen pausuak ostegun eta ostiral honetan eman ditugu: motxila prestatu dugu ihes egiteko, hau da, errefuxiatu zein etorkin egoerak ezagutzeko lehen hurbilketa egin dugu. Haien egoera larriekin bat egiteko gogoa hazi da gure baitan, haiekiko enpatia pixkat handitu zaigu. 2. DBHko bi gelak (A-D) irailaren 25etik 27ara bitartean Loiolan egongo dira. B gela urriaren 2tik 4ra bitartean hara joateko aukera izango dute, Santanderreko ikastetxeko beste ikasle talde batekin batera.

Mugetatik haratago hezkuntza-proposamen bat da, eta helburutzat du hezkuntza-komunitateari beren etxea uztera behartuak izan ondoren gure ingurunera etorri diren pertsonen errealitatearen berri zabaltzea.1505820684_462922_1505822321_noticia_normal

Proposamenak zenbait etapa ditu. Horien artean, nabarmentzekoa da hiru eguneko egonaldia Loiolako Santutegian. Egonaldi horretan, DBHko 2. mailako ikasleek migrazio-prozesuaren etapa guztietan pertsona migratzailea edo errefuxiatua izatea zer den biziko dute: lekualdatze behartua, iraganbidea, mugak eta harrera-herrialdera iristea.

Ikasturte honetan eta hurrengoan, guztira, EAEko eta Nafarroako 3.135 gaztek, gutxi gorabehera 150 hezitzailek eta 29 ikastetxek hartuko dute parte ekimen horretan.

ALBOANeko zuzendari María Mar Magallónen hitzetan, «sufrimendu-errealitate bati erantzuten saiatu nahi dugu; izan ere, errealitate horrek interpelatu egiten gaitu, galderak egitera garamatza, eta apur bat gelditzera behartzen gaitu. Errealitate horri begiratzea, buruarekin eta bihotzarekin aztertzea eta inplikatzea, lekuan bertan egiten dugun ekintza humanitarioan ez ezik, babesari eta migrazioari buruzko pertzepzioen aldaketan eta herritarren inplikazioan ere bai, egoera horri justiziazko etorkizun batekin aurre egiteko».

1

Hurrengo bi artikuluetan proiektuari buruzko informazio interesgarria irakurtzeko aukera daukazue:

“ALBOANek eta Loiolako Santutegiak hezkuntza-proposamen bat aurkeztu dute babesari eta migrazioari buruzko ikuspegia aldatzeko”: https://www.alboan.org/eu/berriak/tokikoa/alboanek-eta-loiolako-santutegiak-hezkuntza-proposamen-bat-aurkeztu-dute-babesari

Clases de empatía para cambiar miradas”: https://elpais.com/elpais/2017/09/19/planeta_futuro/1505820684_462922.html

Kategoria: Gizarte eragina

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×