AGENDA 21 2016-17 ESKOLAKO UDAL FOROA, DURANGO

Maiatzaren 25ean, Durangoko udaletxean, FJ Zumarragako, Ibaizabal ikastolako, Jesuitakeko, Nerveseko, Landakoko eta San Antonio-Santa Ritako ikasle eta koordinatzaileak eta Udaleko ordezkariak batzen dituen Udal Foroa egin da. Horretaz gain, Mankomunidadeko teknikaria Ismene Manaluniz eta ingurugelako aholkularia Miren Aguirrezkuenaga bertan egon dira ere.
Topaketa honen helburu nagusia, Eskolen Arteko Foroan adostutako konpromisoak eta proposamenak udaletxera eramatea da, baina horretaz gain, iazko proposamenak birpasatzen dira baita ere.

Agenda21-3

KONPROMISOAK
Gure udalerria eta ikastetxe ingurunea aztertu ondoren, Durangoko ikasleek Ingurumena zaintzeko eta errespetatzeko hurrengo konpromisoak hartzen ditugu:
1. Zebra bidetik gurutzatuko dugu mugikorrari begiratu gabe eta bi aldeetara begiratuko dugu. 2. Kotxean goazenean gidariari mugikorra ez dela erabili behar gogoraraziko diogu.
3. Bizikleta goazenean ez diogu mugikorrari begiratuko ezta aurikularrak erabiliko.
4. Bizikletaz goazenean oinezkoen bidea eta oinezkoak errespetatuko ditugu.
5. Bizikletaz goazenean kaskoa erabiliko dugu beti (>16).

6. Kotxean goazenean segurtasun uhala erabiliko dugu eta gurekin doazenei behartuko diegu.

7. Bidegorria eta bertako legeak errespetatuko ditugu.
8. Kaletik oinez goazenean bidegorria libre utziko dugu.

Agenda21-2

PROPOSAMENAK

Baina gure ikastetxe eta udalerriaren kalitatea hobetzeko, gure konpromisoak betetzeaz gain, Udalaren laguntza behar dugu, beraz hurrengo hauek eskatzen dizkiogu:
1. Kurutziagako iturriaren aurrean seinalizazioa hobetu.
2. Askatasun etorbidean Lupetza tabernaren ondoan dagoen zebrabidean, bertan dauden edukiontziak hobeto jarri.
3. Zebrabideetako eta bidegorrietako seinaleak eraberritu eta seinale bertikalak jarri.
4. Garaje irteeretan ispilua kokatzea derrigorrezkoa izatea.
5. Herriko bidegorri sarea mantentzea eta beste zenbait punturekin ondo lotzea.
6. Alde zaharreko kale batzuetan bidegorria egokitzea.
7. Argiztapena hobetu bidegorri eta zebrabideetan, esaterako gabean distira egiten duten margo bereziekin.
8. Askatasun etorbideko bidegorria hobetu.
9. Bidegorrietan kaskoa erabiltzeko kartelak seinaleak ipini.
10. Durangoko biztanleei bidegorrien erabilera jakinarazi.

Agenda21-4

UDALAREN ERANTZUNA AURTENGO PROPOSAMENEI

1. Seinalizazioak hobetzen jarraituko dute.
2. Edukiontziak toki egokiago batean ipintzen saiatuko dira.
3. Seinalizazioa hobetuko dutela aipatu dute, bidegorriak berriz margotu, ondo irudikatu…
4. Ispilua ez dituzten eta horren beharra dituzten garajeetan ispiluak ipintzen saiatuko dira.
5. Bidegorri sarea handituz doala esan dute, eta hemendik urte batzuetara dauden kilometroen bikoitza egotea espero da.
6. Alde zaharra bizikletentzat eta oinezkoentzat dela jakinarazi digute, bien arteko elkarbizitza sustatu nahi da.
7. Distira egiten duten margoena bideratzen ari dira.
8. Esan duten bezala bidegorriak eta seinalizazioak hobetzen saiatuko dira.
9. Kaskoaren erabilera sustatu behar dela adostu dute.
10. Etxeetara bidali dira triptiko informatibo batzuk honen inguruan: Durangoko bidegorrien sareari buruz, txirrindularien betebeharrei buruz…

Kategoria: Interesa dakizukeen beste berri batzuk

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×