Arrupe Eguna: pausuz pausu ametsak betetzen

Pausuz pausu aurrera goaz, poliki-poliki gure ametsak bete nahian…

Beste behin, amets bat egi bihurtzea lortu genuen iaz Arrupe Elkartean: Arrupe Egunaren lehen ospakizuna izan genuen. Eta domeka honetan bigarren urtez egun berezi hau ospatu dugu. DBH 1go mailatik Batxillergo 2. mailara arteko ikasleak, astero-astero ikasle taldeekin elkartzen diren monitoreak, udako ekintzetako begiraleak, ekintza berezietako laguntzaileak, pastoralistak, … jai giroan elkartu gara elkar ezagutu eta disfrutatzeko. Jolasak, dantzak, bazkaria, meza, … elkarbanatu doguz goizetik arratsaldera arte.

Argi daukagu Arrupe Elkarteak zer eskeintzen digun. Lehenengo eta behin, gure garapen gizatiarra eta fedearena garatzeko laguntzen digun bizipen kristau sakona. Fedearen eta konpromezuaren zentzua bilatu eta barneratzeko prozesu sakon honetan, hiru bide eskeintzen ditugu: espirituala, justizia arlokoa eta komunitate mailakoa.

Hiru bide, bai, baina estilo eta modu askotan: arreta pertsonalizatua eta bidelaguntzaren bitartez; bizi-esperientziak zabaltzen dituen espiritualtasun ignaziotarraren bidez; fede-esperientzia pertsonalak ahalbidetuz eta transmitituz; pozez eta alaitasunez bustita dauden ekintzetan, zoriontasuna sorraraziz.

Marinak hurrengo hitz hauek erabili ditu Arrupe Egunaren esperientzia laburtzeko:

“Igandean, apirilak 22an, Arrupe Eguna eskolan ospatu genuen. Adin guztietako jendea joan ginen,  monitore zein ikasle. Topaketa oso interesgarria da, eguneroko errutinaz ahazteko eta taldean gozatzeko aukera ematen dizunez gero. Oso adierazgarria da orain dela urteak zure kapamentuko monitoreak edo irakasleak izan ziren pertsona haiekin berriro ere egotea. Eskolak eskaintzen dituen esperientziak jende berria ezagutzeko, ondo pasatzeko, plan desberdinak egiteko, ikasteko… era ona da.

Urteak joan ahala, ikasleak pixkanaka-pixkanaka helduz goaz, baina benetan arreta deitzen duena da irteeretara joaten jarraitzeko beharra. Nire monitore batekin edo taldearen norbaitekin berriro ere aurkitzerakoan, oroitzapenak nitaz jabetu ziren eta beraien konpainiari esker, bikain pasa izan nuen. Gainera, kanpamentuetara eta aurreko esperientzietara antza zuten dinamika batzuetara jolastu genuen, hortaz, metodo ona izan da bakoitzak bere baitan dituen une haiek gogoratzeko.

Arrupe Eguna topaketa itzela da zure bizitzaren zati bat elkarbanatu duzunekin berriro egoteko eta adiskide berriak egiteko. Nik pertsonalki, galdu ezin daitekeen beste esperientzia bat eraman dut niregan.” 

 

 

 

 

 

Kategoria: Uncategorized

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×