Ate irekien lehen saioan ikasitakoa: gure aukera, gure ikasleak

Gaur ikastetxeko Ate Irekien lehen saioa izan dugu. Gure ikastetxeko proiektuaren zehaztasunak ikasleen ikasketa esperientzia desberdinetatik eta beraien ahotsetatik entzuteko aukera paregabea izan dugu.

Askotan errepikatzen ditugu gure ikasleengan barneratu eta hezitu nahi ditugun baloreak: banakako zein taldeko laneko ohiturak, esfortzua, autonomia, erantzukizuna, konfiantza norbere buruan, sen kritikoa, ekimena, interesa eta sormenaren garapena. Gaurko saioan guzti honen islada ikusteko aukera izan dugu.

Batxilergoko ikasleek guraso barrien harrera egin dute, LH eta DBHko ikasleek proiektu desberdinak aurkeztu dituzte…. Gurasoek, hezitzaile eta arduradun desberdinek gozatu egin dugu!

Amaitzeko, proiektu desberdinak azaldu ondoren, hizketaldi polita izan dugu kafe eta pasta batzuekin batera.

Bihar beste saio bat izango dugu. Ikastetxeko proiektuan eragiten duten beste esparru batzuk ere aurkeztu nahi dizkizuegu: hezkuntza proiektuaren osotasunean, eskolaz kanpoko ekintzetan baloreak eta hezkuntza integralak protagonismo berezia hartzen dute, beraz beste espazio eta giro baten Jesuiten proiektura hurbiltzeko aukera izango duzue. Gainera, Arrupe Elkarteko monitoreak tailer desberdinen arduradun izango ditugu, ikastetxera hurbiltzen diren umeentzat bideratuta.

Hurbil zaitezte gure proiektua ezagutzera! Bihar 11.00etatik aurrera.

Matrikulazio eskabideak eta egiaztagiriak aurkezteko epea urtarrilaren 29tik otsailaren 9ra arte izango da. Onarpen eta matrikulazio prozesuaren inguruan, Eusko Jaurlaritzaren web orrian informazio gehiago jaso dezakezue hurrengo esteka honetan.

 

Kategoria: Ikaste-irakaste

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×