San Jose Jesuitak, Durangon 125 urte baino gehiagoko ibilbidea daraman ikastetxea

San Jose Jesuitak ikastetxeak, Durangon kalitatezko hezkuntzan erreferentea dena, irakaskuntza arloan eskarmentu handiko eta tradizio luzeko erakundea dugu. Berezko izaera ignaziotarrak dugun ikuspegi kristau eta humanistaren bitartez, gure ikasleak mundua eraldatzera bultzatzen eta bidelaguntzen ditugu. Pertsona koherenteak, arduratsuak, parte-hartzaileak eta konprometituak: hauexek ditugu Inaziotar Pedagogiaren oinarriak.

Prestakuntza eta berrikuntza, euskal hizkuntza eta kultura, eleaniztasuna, inklusibitatea, hezkuntza-elkartea, sare-lana eta eragiteko konpromisoa dira ikastetxearen zutabe nagusiak.

Durangon ikastetxeak 0 eta 18 urte bitarteko 1.300 ikasle baino gehiago ditu, bertoko zein Durangaldeko eskolaratze-eskari zabalari erantzuten dion ikastetxea izateagatik bereizten gara.

Albisteak

Facebooketik jasota

Kudeaketa Aurreratuaren Europar 24. astearen barruan, Jesuitak Durango ikastetxea partaide duen Hezkuntza Kudeaketaren Taldeak, etorkizunari begira Hezkuntzak dituen 12 erronka aurkeztu zituen. Ekitaldi berdinean praktika onak aurkeztu ziren, tartean gure ikastetxeko Barnetasun Proiektua (NES) gizarteratu genuen Nekane Alzibarren eskutik. Dentro de la 24 Semana Europea de la Gestión Avanzada, el grupo Gestión Avanzada en Educación, del que forma parte Jesuitak Durango, presentó los 12 retos a los que nos enfrentamos de cara al futuro. En el mismo acto y dentro del apartado de buenas prácticas, Nekane Alzibar expuso las líneas maestras de nuestro proyecto de Interioridad (NES)

FBra eraman

Gure ume eta gazteen arteko topaketa polita izan dugu aste honetan: Haur Hezkuntza bigarren zikloko umeek “nagusiek” zelan ikasten duten ezagutzera hurbildu dira batxilergora.

FBra eraman

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?

×