Bakearen eguna: “Lehenengo Bakea, etxekoa-gelakoa”

2018ko urtarrilaren 30an, 70 urte betetzen dira bakearen ikur zen Gandhi hil zutenetik. Egun hartatik aurrera, Bakearen Eguna ospatu izan da mundu osoan zehar, eta guk ere, bakea berezko ikurtzat dugun ikastetxea izanik, ekimen honetan parte hartu nahi izan dugu urtero bezala.

Gure ikastetxearen aurtengo leloa honakoa da: “Lehenengo Bakea, etxekoa-gelakoa”. Honekin adierazi nahi dugu, lehenik eta behin, bakoitzak gure barnean eta hurbilekoekin sortu behar dugula giro baketsua, mundu bakezaleago bat lortu ahal izateko.

Errespetuz jokatzea, tolerantea izatea eta adiskidetasuna oinarritzat hartzea ezinbestekoa da ingurune baketsu batean bizi gaitezen.

Geletan, ideia hauetatik abiatuta, kanta batzuen laguntzaz (Gatiburen Zer da lagun bet? eta Ez naizu epaitu”), baita Eusko Jaurlaritzaren eskola jazarpernaren aurkako bideoa (Bat! Bullying-aren aurkako taldea) erabiliz, ikasleek taldeka bakearen aldeko mezua erabaki eta era sortzaile batean txapak diseinatu dituzte.

Ikastetxean Lehen Hezkuntzatik Batxilergora bitartean sortutako txapa guztiak giza kate baten bitartez oihal batean bildu dira eta frontoiko ekitaldi nagusira eraman. Holan, guztion elkartasuna adierazi dugu gure arteko harremanak hobetzeko helburuarekin. Lehenengo bakea, etxekoa-gelakoa!

Kategoria: Gizarte eragina

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×