Baratze Baserri Eskola: natura, animaliak, lurra eta lagunak.

LH 3.mailako ikasleak eta irakasleak Baratze baserri eskolan izan gara; naturaz disfrutatu, animalien zaintzaz ikasi, lurraren lanketan aritu, sukaldatzen eta ikaskideen eta irakasleen arteko harremanak sendotuz egun zoragarriak pasa ditugu. Baserri eta natura ingurune zoragarri batetan egonaldi aparta izan dugu.

Inguru natural ezin hobe batetan ekintza eta tailer desberdinetan hartu dugu parte: kortan izan gara oiloei eta txerriei jaten ematen; etxe inguruko landetatik zehar ardiak gure atzetik ibili dira eskuartean genuen garagarra jan nahian; Kaskabar zaldiaren gainean bueltatxo bat emateko aukera ere izan dugu, lora eta landareen munduan murgildu gara eta haziak lurperatu ditugu; ortuko lurra atzurtu eta prest utzi dugu letxubak landatzeko, udaberriko basa loreak batu eta gure irakurketa liburuetan jartzeko esku lan politak egin ditugu; madalena usainez lurrindu gara eta nola egiten diren ikasi dugu eta etxekoek dastatzeko ere batzuk ekarri ditugu.

Esperientzia hau gure autonomia bultzatzeko ere balio handikoa izan da, gure garbitasun zaindu zein erropen ardura guk hartu baititugu.

Guzti hau lagun artean egin dugu, elkarbizitzaz gozatuz eta talde lanean bakoitza bere eginkizunen ardura hartuz.

Egonaldi zoragarria eta aberasgarria izan da!

Hemen dauzkazue argazki batzuk:

 

Kategoria: Uncategorized

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×