Batxilergo Duala Jesuitak ikastetxean

2016-17 ikasturtetik  aurrera, San Jose Jesuitak ikastetxean ikasleek Batxilergo Dualeko programan parte hartzeko aukera dute Estatu Batuetako Academica izeneko hezkuntza erakundearekin sinatutako akordioari esker, DBHko 3 edota 4. mailara pasatzean, gure ikasleak Batxilergo amerikarraren ikasgai batzuk egiten hasiko dira, eskolaz kanpoko jarduera bezala. Titulazio bikoitza eskuratzeko, 3 urtetan zehar legeak markatzen dituen 6 ikasgaiak hartuko dituzte, lagundutako on-line programa baten bitartez.

Programa honek hiru helburu nagusi ditu. Hasteko, Ingeleraren bultzada, tutore natibo harreman eta jatorrizko material aberatsen lanketaren bitartez. Bigarrenik, ikaslearen autonomia eta heldutasuna garatzea, norberak bere ardura pertsonalei eutsiz. Eta hirugarrenik, entorno digitalean murgiltzea, goi-mailako ikasketetan gero ta arruntagoa den on-line modalitatearen benetako esperientzia izanez.

Hona hemen aurten programa honetan parte hartzen hasi diren gure ikasle batzuen testigantzak:

“Ingeleseko batxiler hau egitea pentsatu nuen baliagarria iruditzen zaidalako, gauza berriak ikasteko eta pertsona berriak ezagutzeko. Hasieran, zaila izan zen moldatzea, baina denborarekin, ondo konpontzen zara. Edozein arazo badaukazu, irakasleak beti daude zu laguntzeko prest eta asko eskertzen da” Amaia Arrieta 3. DBH

“I’m very happy working on this “platform”. I think it’s a good opportunity to learn English. For this, you have to be responsible because you have to upload many documents at the time.

Let’s start talking about what do we do; on one hand, you are online with teachers from the United States who know English and you can ask something that you don’t know. Each one has different courses but every weekly you have to upload the work for Sunday.

Sometimes, it takes away a lot of work, because you have to do other things. Another thing is that many times they send you to do difficult things.

Summarizing, I think if you signed up you would be very happy with the result” Jone Murillo 3. DBH

“Programa honetan 3 ingeles maila daude eta hainbat ikasgai (normalean ez dira izaten matematika, fisika eta halakoak). Nire kasuan bi ikasgai eman ditut: alde batetik ingelesa eta bestetik Life management skills. Nire ustez, aukerarik aproposena da ingelesa hobetzeko, irakasle natibo batekin kontaktuan zabiltzalako. Hala ere, kontuan hartu behar da lan pixka bat exijitzen duela ikaslearen partez. Dena den, gomendagarria iruditzen zait” Naia Gorrochategui 3. DBH

“Nire esperientzia Dual Diploman ona izan da. Dual diploman egoteak Ingeleseko ahoskera hobetu dit eta denbora kudeatzen indarrez hobetu behar izan dut. Gauza txar bat, lan asko ematen digutela da baina ezer gehiago.” Ibon Galiano 3. DBH

Datorren ikasturtean programa honetan parte hartzean interesatuta egon daitezkeen ikasle eta familiak, apirilaren 19an arratsaldeko 6etan Arrupe Aretoan Academicako ordezkariekin izango dugun batzarrera gonbidatuta daude.

Kategoria: Ikaste-irakaste

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×