Belén Educa Fundazioko hiru hezitzaileren bisita

IMG-20171020-WA0000Aurten ere, Belén Educa Fundaziotik 3 hezitzailek (Claudia, Carolina eta Danitza) bisitatu gaituzte. Txileko Santiago auzune txiroenetariko batzuetan lan egiten dute eta emankorrak eta profesional onak izateagatik gurera etortzeko saria irabazi dute. Topaketa aberatsa izan da, beraientzat zein guretzat. IMG-20171021-WA0006

Konpartitutako egun hauek guretzat ikasketarako tarte emankorra izatearekin batera, gure erlijio klaseak azter dezaten uztea eta egiten ditugun proiektuak konpartitzea, haientzat hezitzeko praktika alderatzeko aukera paregabea izan da.  Sekularizazioari dagokionez, Txileko gizartea eta gurea geroz eta antzekoagoak direnez, erlijioaren irakaskuntza-ikaskuntza prozesua erkatzea oso baliogarria izan zaigu, denoi.

IMG_8817Gure ikastetxetik guztiz eskertuta gaude gure proiektuak konpartitzeko aukera izateagatik; baita Jesuita Elkartea ere, zeren jesuitekin bizitza eta proiektua konpartitzeko aukera izan dute baita ere). Eskerrik asko hiritartasun, boluntariotza eta NES (barnetasuna) proiektuei beraien eskuzabaltasunagatik, lorpenak zein ametsak konpartitzeagatik. Amaitzeko, Erlijioko irakasleei ere eskerrak eman nahi diegu beraien klaseak aztertzeko prest egoteagatik.

Jarraian duzuen bideoan Belén Educa Fundazioaren inguruko informazioa azaltzen da.

Kategoria: Inaziotar Izaera

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×