DBHko proiektua ezagutu nahi?

Durangoko Jesuitak Ikastetxean DBHn lantzen ditugun metodologiak ezagutu nahi al dituzu?

Pedagogia ignaziotarrean oinarrituta eta etorkizuneko bizitzarako baliagarriak izango zaizkien balioen lanari garrantzia emanda, hauexek dira azpimarratu nahi ditugun oinarriak:

  • Berdinen arteko lankidetzari arreta.
  • Ikaskuntza autonomoaren, esanguratsuaren eta partekatuaren eraikuntza bultzatu eta sustatu, ikasten ikasiz.
  • Ikaskuntza esanguratsuan egituratuta, ikasleen interesak eta esperientziak kontuan izanda.
  • Ikasleen aniztasunari arreta emanez, haien garapena errespetatuta eta era askotako erantzunak eskainiz.
  • Motibatzaileak eta berritzaileak diren metodologien bitartez, ikasleen sormena eta ekimena bultzatu nahi dugu.

Gure proiektuaren oinarriak zuzenenean ezagutzeko aukera daukazue ostiral honetan, arratsaldeko 15.30etatik aurrera eta larunbatean 11.00etatik aurrera. Aurrerapen moduan, hemen daukazue bideo bat:

Ikastetxean lantzen ditugun proiektuei buruzko informazio gehiago eskuratu nahi baldin baduzu, jarraian hainbat esteka luzatzen dizkizugu:

Kategoria: Ikaste-irakaste

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×