DURANGALDEKO GAZTEEN I. ARTE LEHIAKETAKO

GAZTEEN-LEHIAKETA

DURANGALDEKO GAZTEEN I. ARTE LEHIAKETAKO OINARRIAK
1. NORI ZUZENDUA: Durangoko ikastetxe eta formazio zentroetan matrikulatuta dauden 12
eta 18 urte arteko Durangaldeko gazteek parte hartu dezakete (Nevers, San Jose Jesuitak, San
Antonio-Santa Rita, Kurutziaga, Fray Juan Zumarraga, Maristak, Ibaizabal, Oinarrizko Lanbide
Heziketako Udal Institutoa).
2. PARTE-HARTZEA: Ikasle bakoitzeko artelan bat onartuko dugu, eta lan hori ezin izango da
lehenagoko beste lehiaketaren baten saritutakoa izan.
3. MODALITATEAK: Pintura (marrazketa barne) eta Eskultura (zura, buztina, harria, burdina)
4. GAIA ETA TEKNIKA: Gaia eta teknika libreak izango dira.
5. NEURRIAK: Pintura modalitatean: gehienez 30F (92×73 cm). Eskultura modalitatean: 0,50
cm-ko zabalera, 0,50 cm-ko sakonera eta 1 m-ko altuera, gehienez.
6. ZELAN AURKEZTU: Lanak sinadura eta marko barik aurkeztu beharko dira; akuarela,
marrazki eta antzekoak euskarri gogorretan aurkeztu beharko dira.
7. DATUAK ETA IRUDI ESKUBIDEAK: Artelana aurkezterakoan, parte-hartzaileek fitxa bat
beteko dute, honako datuekin: titulua, neurriak, egilearen izena, adina, helbide elektronikoa,
telefonoa, eta ikastetxe edo formazio zentroaren izena. Halaber, ikasleen adina dela eta,
aitaren, amaren edo legezko tutorearen baimena ere bete eta aurkeztu beharko dute
lehiaketan parte hartzeko eta, haren ondorioz, paperezko, ikus-entzunezko edota
interneterako sortu daitezkeen irudiak argitaratzeko ere. Baimena dokumentu honetako izenemate
orriarekin batera dago, behealdean; artelanak entregatzeko lekuan ere egongo da.
8. DATUEN BABESA: Partaideen adina dela eta, gazteek tutore edo legezko ordezkari baten
baimena aurkeztu beharko dute. Emandako datuak lehiaketako saridunak identifikatzeko
baino ez dira erabiliko, eta ezabatu egingo ditugu sariketa amaitzerakoan, horrela, datuen
babeserako 15/1999 Lege Organikoa beteaz (BOE-A-1999-23750).
9. SARIAK: Pinturako modalitatean hiru sari egongo dira , eta eskulturakoan beste hiru (1., 2.
eta 3.sariak). Sari horiez gain, 10 accesit egongo dira, eta artelan originalenarentzako sari
berezia ere bai. Azken lan hori hurrengo lehiaketaren zabalkundea egiteko erabiliko da. Sariez
gain, irabazleek diplomak ere jasoko dituzte.
10. EPEA: Artelanak 2016ko abenduaren 5etik 25era aurkeztu beharko dira, Durangoko Arte
eta Historia Museoan (San Agustinalde kalea, 16). Ordutegia: asteartetik ostiralera 11:00etatik
13:30era eta 16:30etik 20:00etara; larunbatetan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik
20:00etara; eta igandetan, 11:00etatik 14:00etara. Telefonoa: 946030020.
11. EPAIMAHAIAREN ERABAKIA: 2017ko urtarrilaren 8an hartuko du erabakia epaimahaiak,
eta egun horretan egingo da sari-banaketa, 13:00ean. Epaimahaiaren erabakia apelaezina
izango da.
12. ERAKUSKETA: Erakusketa 2016ko abenduaren 30etik 2017ko urtarrilaren 15era arte
egongo da Ezkurdiko Udal Aretoan. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 18:00etatik
20:00etara; larunbat, igande eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik
20:00etara.
2
13. ARTELANAK HARTZEA: Erakusketako azken egunean bertan hartu ahalko dira artelanak,
baita urtarrilaren 16an, 17an eta 18an ere, Ezkurdi Aretoan, 18:00etatik 20:00etara. Hartzen ez
diren artelanak antolakuntzaren esku geratuko dira.
14. ERANTZUKIZUNA: Durangaldeko Artisten Elkarteak eta Arte eta Historia Museoak ez dute
erantzukizunik hartuko, artelanak hondatu, galdu edo erretzen badira, edota lapurretaren bat
egoten bada.
15. ONARPENA: Sariketan parte hartzen dutenek, oinarri hauek onartu behar dituzte.
Oinarrietakoren bat bete ezean, artelana lehiaketaz kanpo geratuko da (ez dira onartuko
bosgarren puntuan zehaztutako neurrien gainetik dauden artelanak).

Kategoria: Interesa dakizukeen beste berri batzuk

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×