Orozketako Landaederran. Txitxiburduntzi 2018

Inauteri edo aratuste aurreko domekan, ohi dan legez, San Jose Jesuitak ikastetxeko paraeskolarretako arduradunek Orozketako Landaederran txitxiburduntzia egiteko gonbidapena luzatzen dabe. Aurten otsailaren 4an ospatu gendun, negu gorri bete-betean. Eguraldi lainotsua eta hotz handia izan bazan ere, ez genduan etsi. Goizean goiz hainbat lagun bildu ginan Kurutziagako iturrian.

Aspaldian ikusi bako lagunak agurtu ondoren, bidean aurrera egin gendun. Ikastetxeko hezitzaileak, Jesuiten Etxeko lagunak eta bolondresak etorri ziran; baita Jesuiten Etxeko bost afrikar ere. Bidea ederto egin gendun Santa Luzia barrera erritmo ona mantenduz. Ikastetxeko hainbat hezitzaile eta bolondres urtero egiten den Xabierraldira joateko prestatzen ari dira, beraz, domekako irteera entrenamendu gisa hartu eben.

Oraingo honetan ere Larrinagatxuko Eva Madrazo gurekin izan da, Irantzu Iriondoren ama, hain zuzen ere. Bihotz-bihotzez eskerrak eman nahi deutsaguz Evari.

Apurka-apurka zorroetan eramandako janaria agertzen hasi zan: txorizoak, urdaia, saltxitxak, txistorra, gazta, txokolatea eta abar. Ikerrek, paraeskolarretako koordinatzaileak, prestatutako makilatxoen puntetan jarrita su ondotik pasa ginan guztiok behin eta barriro. Ondo sartzen ziren mokaduak eta traguak!

Eguraldi hotza egoanez, dantza eta guzti egin genduan Abel Iriondoren gidaritzapean. Dena txukun eta garbi utzita, Durangora itzuli ginan Orozketako bidetik.

Kategoria: Gizarte eragina

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×