Erronka berriekin hasi dugu 2019-2020 ikasturtea

Ostiralean eman genion hasiera 2019-2020 ikasturteari. Hezitzaile taldearentzat ikasturte berri bakoitza aukera ezin-hobea da hobetzen, ikasten, eboluzionatzen joateko. Gizarteak erronka berriak planteatzen ditu uneoro eta San Jose Jesuitak Ikastetxea  ikastetxeko hezkuntza proiektuak horiei erantzuten die, etengabeko hobekuntza prozesuari esker.

Gure ikasleak beraien gaitasun guztietan hazteko prestatzen ditugu. Prestakuntza bide horretan etapa berri bat hasi berri dute guztiek. Batzuentzat ikastetxera datozen lehenengo aldia izango da, hasiera berri bat; besteentzat, erronka berriekin betetako maila aldaketa bat hasteko garaia. Orain arte barneratutako jakintzak, gaitasunak eta ezagutzak, familien bidelaguntza eta irakasleen gidaritzak lagunduko die etapa berri horretan.

 

 

Guzti hau lortzeko ezinbestekoa da konfiantza ingurune bat sortzea, ikasgeletan eta hezitzaile taldean. Horregatik aurtengo aukeratutako indar lerroak konfiantzan jartzen du fokua: “Fida zaitez. Orotan maitatzeko eta zerbitzatzeko”: Ingurukoez fidatu, nor bere buruarekin fidatu, begirada zabaldu eta aurrera egiteko, beldurrik gabe, erronka berrietarako prest, amets berrietarako gertu.

Kategoria: Ikaste-irakaste

Etiketak: , , , , ,

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×