Azken txanpa: 11 egun euskaraz

11 egun euskaraz, 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean.

Azken txanpan sartu gara eta dauzkagun baliabide eta indar guztiak aktibazioan ipini gura ditugu, izen-ematean. Gaur, momentuz, 850 Ahobizi eta 150 Belarriprest ditugu Durangon, eta guk, gure ikastetxetik kopuru horiek haunditu nahi ditugu.

Hurrengo egunetan ikastetxearen atxikimendua adierazten duten zenbait pegatina eta publizitate zabalduko ditugu harrera eta guretzat leku estrategikoak diren guneetan. Azaroaren 7tik 9ra bitartean Euskaraldiak gure esku utziko dizkigu  “hamaikakoak” osatu eta sortzen ditugun taldeen argazkiak atera ahal izateko eta photocall-a antolatzeko materialak. Hortaz, abisatuko zaituztegu, baina joan prestatzen.

Hamaikakoa

“Hamaika lagunek osatzen dute Euskaraldiaren lehen hamaikakoa, modu pertsonalean eta borondatez Euskaraldian, 11 egun euskaraz ekimenean, parte hartzea erabaki duten hamaika lagunek. Euskal Herriko lehen hamaikakoa osatzen duten kideek euskararen aktibazioa bultzatzeko urratsa eman dute. Ekimenaren enbaxadore izango dira, eta herritarren parte hartzea aktibatzeko lehen deia egin dute. Ekimenaren berri emango diete ingurukoei, gainera.” (https://euskaraldia.eus/hamaikakoa)

Azaroaren 12tik 16ra bitartean ikastetxeko sarreretan mahai batzuk jarriko ditugu (Ordutegia zehaztuko dizuegu) eskolara hurbiltzen zaretenei Euskaraldiaren berri eman eta bertan izena ematera gonbidatuz.

Euskaraldiak abenduaren 3an izango du bukaera! Ia aurtengo “Euskeraren eguna” gutariko askorentzat sasoi berri baten hasiera  den.  Laisten arte!

 

Categoría: Incidencia social

¿Quieres suscribirte a nuestro newsletter?


plan estratégico


Noticias relacionadas


×