Bariku gauean gure eskola errefuxiatu kanpo bihurtu zan

Arrupe elkarteko kideek asteburu berezi bat izan dugu. Jesusen Lagundiko bost eskola, Bilbo, Donosti, Iruña, Tutera eta Durango, topaketa izan genuen gure eskolan barikutik zapatura. Topaketa honen helburua, hospitalitate kontzeptuaren inguruko hausnarketa egitea zen; eta horretarako ekintza desberdinak bizi izan genituen.
Bariku gauean gure eskola errefuxiatu kanpo bihurtu zan, eta gu geuk gure larruetan bizi izan genuen desplazatu izatearen bizipenak: beldurra, ezjakintasuna, urduritasuna, inpotentzia, … Hurrengo egunean, zapatuan, hospitalitate kontzeptuan sakontzeko aukera izan genuen barnetasuneko ekintza eta hausnarketarako denbora izanik. Horrez gain, errefuxiatuen egoera tamalgarria salatzeko Durangon egiten den kontzentrazioan (hilabete guztien lehenengo zapatuan, Andra Marin) parte hartu genuen 65 lagunok. Arratsaldean bi egun hauetan bizi izandakoa bihotzetik pasatzeko, eukaristian Jesusen aurrean gure buruak jarri genituen. Jesus eredu izanda, errefuxiatuen errealitate.aren aurrean gure erantzuna zein den edo zein izan beharko den otoitzera eramanda.
Asteburu desberdin bat, bizipen desberdin bat, bizimodu desberdin bat. Zurea da aukeraketa!

 

Categoría: Otras noticias que te pueden interesar

¿Quieres suscribirte a nuestro newsletter?


plan estratégico


Noticias relacionadas


×