Gure ikasleak JULENE AZPEITIA lehiaketan

julene-2017-txikia

Durangoko udalak urtero antolatzen duen ipuin, bertso eta olerki “Julene Azpeitia” izeneko lehiaketan, gure ikastetxeko ikasleak sarituak.

Hurrengoak dira saria jasoko duten neska-mutilak:

  • Elene Elguezua Atucha, 15 urte, 3.DBH.
  • Urko Sarriugarte Irisarri, 14 urte, 3.DBH.
  • Naia Presno Magunacelaya, 15 urte, 3.DBH.
  • Paul Magunazelaia Eguen, 14 urte, 3.DBH.

Sari banaketa datorren ekainaren 11n izango dela Plateruena antzokian, goizeko 12,00etan.

EUSKALDUNAK GARA ETA HARRO GAUDE.
 

Euskara dugu maite

delako polita

hori bai, beti esanda

ondo erabilita

Euskaldunen iritziz

dena ikusita

oso pozik gabiltza

munduan bizita.

 

Euskaraz mintzatzea

hau bai poztasuna

hizkuntza badalako

bai edertasuna

erderaz mintzatzea

hori bai astuna

guretzat badalako

berde azeituna.

 

Euskaldunok daukagu

gure ikurrina

besteak begietan

benetako mina …

 

guk kolore politak

bestea zikina

horregatik dakigu

zein den ezberdina.

 

Laster etorriko da

korrika eguna

Otxandiotik hasita

giro euskalduna

lekukoa pasatuz

hau ikuskizuna

Iruñan amaituta

euskara barrena.

 

Bertsoak botatzean

euskera bizian

bosteko ahapaldiak

egiteko nahian

poto egitearen

beldurra menpean

inprobisatzen gaude

minutu batean.

 

Animatu zaitezte sari banaketara hurbiltzen!!

ZATOZ GUREKIN OSPATZERA!!

Categoría: Otras noticias que te pueden interesar

¿Quieres suscribirte a nuestro newsletter?


plan estratégico


Noticias relacionadas


×