Etorkizuneko hezkuntzaren erronka

Jesusen Lagundiaren Aita Generalak, Arturo Sosak, Madrilen izandako topaketa batean gure hezkuntza-sektorean dauzkagun erronken inguruko hizketaldia izan zuen Jesuiten ikastetxeko zuzendaritza taldeekin.

Maiatzaren 12an  Aita Generalarekin egoteko aukera izan genuen. Arturo Sosak, Jesusen Lagundiaren nagusiak, EDUCSI Hezkuntza sektorean gauden zuzendaritza taldekideokin  Rio De Janeiron konpartitu zituen erronkak aurkeztu zizkigun.

Brasilen, mundu osoko hezkuntza delegatuen aurrean, 6 erronka hauek planteatu zituen: gure ikastetxeak aldaketa antropologiko eta kulturalak ikertzeko espazioak izateko erronka; behartsu eta alde batera geratzen direnentzako proiektu inklusiboak eraikitzea; gure “etxea” zaintzeko eta adin txikiko eta ahulak zainketa-kultura sortzeko lekua; prestakuntza erlijioso eta espirituala eskaintzeko ikastetxeak izan gaitezela eta hiritar osoak hezteko hezkuntza espazioak izatea.

Bere hitzen bitartez gure ikastetxeetako “kultura” eraldatzeko deia konpartitu zigun: “Es necesario promover una cultura, ya que cambiar la cultura es el modo en el que nos entendemos como seres humanos. Es un proceso tan complejo que no se puede hacer en un rato o con un protocolo. ¿Por qué hay personas vulnerables? Porque las relaciones son injustas; porque el poder aplasta y empobrece a una gran mayoría y favorece a unos pocos. Es necesario promover una cultura, el trabajo educativo es un trabajo cultural y esto es de lo más bonito del trabajo educativo. El trabajo educativo puede ser reproductor de una cultura o transformador de una cultura, que es lo que se desea desde la Compañía de Jesús”.

Aita Generalak hezkuntza misioaren beharra azpimarratu zuen, baita hezkuntzaren moduak aldatzeko beharrean gaudela ere. Laiko eta jesuiten arteko lankidetzan jarraitzeko deia zabaldu zigun, baita familia eta hezitzaileen artean ere. Lankidetza hori mundu osoko lankidetza egitera zabaldu zuen: Jesuiten ikastetxeen artean osatzen dugun sarearen laguntza baliabide eraginkorra da (Educate Magis). Bere hirugarren gonbidapena “ahulak” babesteko kultura sortzea izan zen. Horretarako,  gure ikasleak hiritar global bezala hazi eta hezteko beharra aurkeztu zuen: besteen aldeko eta munduen aldeko pertsonak hezitzea beharra daukagu. Arrupek zioen bezala “Besteentzako eta besteekiko gizon-emakumeak” hezitu behar ditugu.

Argi dago gure erronkak ez direla txikikeriak, ezta errazak ere. Baina gure ikastetxean bide horretan gabiltzala esan daikegu. Egi2020, gure plan estrategikoa, lerro horietan baitago.

Etorkizun hori gaur hasi behar dugu eraikitzen. Gaur hasi behar dugu nahi dugun mundu justu eta zuzen hori egiten. Mundu baketsu bat nahi badugu, gaur hasi behar dugu mundu baketsu hori eraikitzen. Berradiskidetza da gure itxaropena: hezitzaileok berradiskidetzarako misiolariak gara, deituak gara. Gure leloak dionez “Gure biharko ametsak, gaurko erronkak”.

 

Kategoria: Inaziotar Izaera

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×