European Youth Parliament: Zorionak eta aurrera!

EYP: European Youth Parliament, an awesome experience!

Ikastetxeko 1.batxilergoko ikasleek: Naia Arredondo, Maialen Gandarias, Ane Barrenetxea, Maialen Revilla, Guillermo Zabala eta Carlos Sagastizabal, pasa den asteburuan (otsailak 3 eta 4)  Bilbon ospatutako Gazte Europar Parlamentuko saioan parte hartu zuten. Bizkaiko 7 ikastetxe artean  gure ikastetxea hautatua izan da, Deustuko Institutu hirueledunarekin batera, datorren apirilean Cordoban ospatuko den topaketa nazionalean parte hartzeko. Fase nazionalean, Carlos Sagastizabal, Guillermo Zabala eta Maialen Gandarias izango dira gure ordezkariak.

Parte hartzaileek aukera izan zuten Europar Parlamentuko pleno bat zer den bizitzeko: haiek izan baitziren europarlamentariak, ingelesa izanik erabilitako hizkuntza bakarra.

European Youth Parliament Espainia (EYPE) Espainia herrialdea EYP sarean ordezkatzen duen erakundea da. EYPk izaera apartidista eta irabazi-asmorik gabekoa dauka. 1987an sortu zen eta gazteak Europara eta haren erakundeen funtzionamendura gerturatzea du helburu. Gazteek, etorkizuneko hiritarrak izanik, gaurkotasunarekiko eta prozesu demokratikoarekiko interesa izatea nahi du EYPk, baita pentsamendu independiente eta kritikoa bereganatzea ere. Ekintza aipagarriena hau da: hamar eguneko iraupena duten hiru Nazioarteko Saioak: Europako 250 ikasle bildu eta Europar Parlamentuko ebazpen baten burutze eta onartzea birsortzen dute. Ikasle horiek hautatzeko, herrialde bakoitzeko nazio batzordeak hainbat hautatze-prozesu antolatzen ditu: hauen bitartez EYP proiektua ezagutu eta gozatzeko aukera dute.

Hona hemen gure protagonistek idatzitakoa (Naia Arredondo, Carlos Sagastizabal, Maialen Gandarias, Maialen Revilla, Guillermo Zabala eta Ane Barrenechea):

“Hasiera batean ez genekien nola zihoan EYP mundua, aurreko urteetan joandakoek esperientzia itzela zela esan ziguten. Bakoitzaren arloa bidali zigutenean, buru-belarri aritu ginen lanean hauek lantzen. Hara heltzean guztiz erlaxatu ginen hango giroa oso erosoa zelako. Hortik aurrera komite-ko lanean gogor lan egin genuen, eta nahiz eta gogorra izan, arin pasatu zitzaigun eguna. Beroketa sesioan (larunbatean) geure buruarekiko konfiantza eta gaiari buruzko informazioa landu genuen joko eta talde ariketen bidez.”

European Youth Parliament, beti lez, gure ikasleentzat eta gure hizkuntz proiekturako erronka polita izan da. Aurten antolatzaileen taldean 4 ikasle ohi izan ditug: Aritz Labrador, Izaro Díaz, Nerea Zubizarreta eta Candela Zabala. Gainera, gure 2. batxilergoko ikasleak, Aitor Arrieta eta Eider Alcibar, ere antolatzaileen artean izan dira. Zorionak zuoi ere egindako lanagatik eta esfortzuagatik!

Familien esker on berezi bat konpartitu nahi dugu, beraiek ere direlako gure proiektuaren protagonistak:

“Lo primero felicitar al colegio, a profesores y chavales por haber conseguido, un año más, pasar al nacional: fuimos testigos de que no era tarea fácil. Pero, sobre todo, queremos agradeceros a los educadores y a las educadoras la oportunidad que le habéis dado a nuestros hijos e hijas. Por razones como esta estamos encantados con el colegio. Oportunidades para conocer, crecer, sentirse valorado y aprender a exigirse cada día más, no se brindan todos los días. No nos queda más que deciros Eskerrik asko!”

Facebook-ean (“The Regional Selection Conferences of EYP España 2018”) eta hurrengo web orri honetan informazio gehiago jaso dezakezue: https://stats.eyp.org/session/200/

Kategoria: Ikaste-irakaste

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×