Euskeraren Eguna 2017: “ametsak egi bilakatu”

Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna

“Ametsak egi bilakatu”: hauxe izan da aurtengo leloa gure ikastetxeko Euskeraren Nazioarteko Egunaren ospakizunerako.

Bat dator gure proiektuaren leloarekin, noski: “Gurean, biharko ametsak, gaurko erronkak”.  Beti lez, gure Jesuitak proiektuaren bitartez gaurko gizarteak eskatzen dizkigun erronkei eratzun nahi dizkiegu.

Gure ekitaldi nagusia ostiralean ospatu genuen: manifestuaren irakurketa, euskal dantza taldeak, Ken Zazpiren doinuaren erritmora dantzari nagusiak, bertsolariak, Tantatxo…. Danetarik izan genuen!

Egun osoa zehar hainbat ekintza izan genituen: euskaraokea, “mihiluze”, txapa tailerra, kantaldiak, esaera zaharren txapelketa, txisteak,atsotitzak, zelebrekeriak, asmakizunak, mahai jolasak, gynkana, herri kirolak, filmak… Euskararen erabileran eragiteko egitasmo aberatsa osatu genuen.

Ospakizun honekin batera, gure hizkuntza proiektuaren baitan dagoan amets garrantzitsu honekin aurrera egin nahi dugu: gure egunerokotasunean euskaraz bizitzeko aukerak zabaldu, euskaraz berba egiteko beharra barneratu, amets hori egi bilakatu danon artean.

Gainera, Euskara gure oinarri eta izaeran errotuta daukagu. Informazio iturri desberdinek esaten duten moduan…. “Ba al zenekien Euskararen Eguna guztiz lotuta dagoela Xabierko Frantzisko deunarekin (gure jesuita misiolaria)? 1552ko abenduaren 3an hil zen Frantzisko, eta kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama hizkuntzan izan ziren, hots, euskaraz.” (eitb.net, alea.eus)

Gure Jesuita proiektuari buruz gehiago ezagutu nahi baduzu, euskeraz egindako web orrian sartu zaitezke.

Jesuitak: nor gara

Kategoria: Gizarte eragina

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×