Frantziako elkartrukea batxilergoan

Gure hizkuntz proiektuaren barruan, atzerriko egotaldiei garrantzia handia ematen diegu. LHtik hasita BATXera bitartean gure ikasleei eskaintza ezberdinak eskeintzen dizkiegu eta horien artean, murgiltze esperientzia osoa izan dezaten, Ingalaterran edo Frantzian egotaldiak.

Pasa den zapatutik eta bariku honetara arte, Pariseko Saint-Exupéry ikastetxeko 12 ikasle eta 2 irakasle gure artean ditugu.

Astelehenean gure batxilergoko 1. mailako ikasgeletan izan genituen, beraien ikaskideen ondoan. Martitzenean Bilbo bisitatu dute eta eguaztenean Gernikara abiatuko dira. Eguenerako bueltan izango ditugu gure ikastetxeko jaietan murgiltzeko. Espero dugu beraientzat elkartruke esperientzia hau ahaztezina izatea.

Barikuan, talde osoa, gure 12 ikasleak barne, Elodie eta Matxiren aginpean Parisera abiatuko dira Aste Santuko oporren aurreko azken eskola astea han emateko. Handik bidalitako argazkiak eta kronika laster partekatuko dizkigute.

Hauek dira egunotako esperientzien argazkiak:

 

Kategoria: Ikaste-irakaste

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×