Gabonak San Jose Jesuitak Ikastetxean

Ilusioz bizi ditugu Gabonak San Jose Jesuitak Ikastetxean. Hasteko ikastetxea goitik behera apaindu genuen ikasleen laguntzarekin, jangela, korridoreak eta ikasgelak. Eguaztenean Gabonetako jaialdia izan genuen; dantzak, antzerkiak… Neska-mutikoak zein gurasoak momentu polita bizitzeko aukera izan zuten. Gainera, gaur, abenduaren 21a, Olentzeroren eta Mari Domingiren bisita ere izan dugu. Opariak eskatu eta beraiekin hitz egiteko aukera izan dugu.

Ikastetxea apainduta

Gabonetako jaialdia

Olentzero eta Mari Domingiren bisita

Kategoria:

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×