Gure Haur Hezkuntzako proiektuaren berrikuntza

Berrikuntza, gaur egun pil-pilean dabilen prozesua daukagu, bereziki hezkuntza arloan. Modako hitza izateaz gain, hezkuntzan garrantzi handiko prozesu baten aurrean gaude. Ikasturte honetan gure Haur Hezkuntzako proiektuan berrikuntza multzoa martxan jarri dugu.

Berritzea, aldatzea, hobetzea, hezkuntzan behin eta berriz egin beharreko ekintzak direla uste dugu Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko hezitzaileok. Urteetan zehar etapa ezberdinak bizi eta gero, gaur egun etengabe berritzearen garrantzian sinesten jarraitzen dugu. Argi daukagu gizartea aldatzen doan heinean, hezkuntza ere gaur egungo erronketara egokitu egin behar dela, bereziki gure ikasleak bizitzarako heztea delako gure helburua.

La imagen puede contener: 4 personas, personas sentadas

Espazio antolaketa berria gure Haur Hezkuntzako proiektuan

Gure iritziz, hezkuntzan berrikuntzarako lehenengo eman beharreko urratsa da haurraren garapen osoa ulertzeko moduaz hausnartzea. Garrantzitsua iruditzen zaigu haurra gaitasunez betetako pertsona dela ulertzea. Baita barneratzea, haurrari testuinguru egokia eskainiz gero, haurrak berak gaitasuna daukala osasuntsu garatzeko; norbera bere erritmoan, bere barne jakin-minetik eta ez helduon presiotik. Hori horrela izan dadin, eta haurrak errealitatea gertutik ikusteko edota bizitzeko, ikasgelan testuinguru segurua bermatu behar da.

La imagen puede contener: 2 personas, personas de pie

Hori jakinda eta irakasle guztion ekarpenak aintzat hartuta, baita haur guztien gogoak eta motibazioak ere, azken urteetan zehar sakon hausnartu dugu Jesuitak Durangoko ikasleen profilari buruz eta hari egokitzeko berrikuntzen inguruan. Gure lehen zikloko espazioak berriztu ditugu, baita espazio horretako materialak ere, beti ere haurraren ongizatea kontutan izanda, horretarako gure proiektuaren ibilbidea birplanteatuz eta eguneratuz.

La imagen puede contener: interior

Irakurketak, hausnarketak, ikasketak, ametsak… partekatu ostean, gure hezkuntza proiektuari ikuspuntu berri bat ematea lortu dugu; espazioaren antolaketa berria, protagonista berri bat gure ikasleentzako. Ikasturte berriaren hasierarekin, eskuartean dauzkagu gune, material eta txoko berriak; metodologia berritzailea, gure proiekturako bultzada berria. Hala ere, gure hausnarketak eta lana ez da horrekin amaitzen.

Haurraren garapen osasuntsua

Espazio aldaketak berez ez dakar umearen garapen osasuntsua. Beharrezkoa da irakasleen esku-hartzea, hezitzaileen jarrera aktiboa eta motibatzailea, ebaluatzeko moduen eguneratzea… Badaude hainbat alderdi agian kanpotik ikusten ez direnak, baina irakasleok bizi ditugunak.

Erronka handia daukagu oraindik ere baina gogotsu gaude. Familiekin elkarlanean asko daukagu egiteko haurraren ongizatea  bermatzeko. Familiak eta hezitzaileok garbi izan behar dugu, erreferente nagusiak garela haurrek ekintzak segurtasunez eta konfiantzaz burutu ditzaten. Haurrek bizi duten egunerokotasun ezegonkorrean, zailtasun bakoitza aukera berri bat da haurraren garapen pertsonalerako bidean.

Gai honetaz gehiago jakin nahi baduzue, hurrengo esteka honetan: “Espazioa, bizi dugunaren markoa. Haur eskoletako espazioaren antolaketa eta diseinua

Kategoria: Ikaste-irakaste

Etiketak: , , , , , , , , ,

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×