Haurraren garapen osoa helburu, txiki-txikitatik

San Jose Jesuitak Ikastetxean hezkuntza ibilbidea Haur Hezkuntzan hasten da. Gure haurren garapen osoa dugu helburu txikiak direnetik. Familiaren, ikasleen eta hezitzaileen arteko harreman hurbila dugu ikaslearen ingurunean konfiantza giroaren euskarri. Ikasle bakoitzari bere adimen nabarmenenak bultzatzen lagunduko diogu gaitasun fisiko, intelektual, sozial zein afektiboa garatzeko bidean laguntza eskainita. Horretarako, esperientzietatik abiatuta metodologia aktibo eta eguneratuez baliatzen gara. Gure hezkuntza proiektuan familiekin elkarlanean, ikaslearen autonomia sendotzeko ahalegina egiten dugu lagun talde giroan. Guztion inplikazioa funtsezkoa da ikasle bakoitzak bere ibilbidea era egokian egin dezan.

Haur Hezkuntzako proiektuaren berrikuntza

Aurten berrikuntza mordoa jarri ditugu martxan gure Haur Hezkuntzako proiektuan; espazioak eta metodologiak aldatu ditugu ikasleen garapen osoa ardatz gisa harturik.

Zatoz gu ezagutzera, eman izena ate irekietan.

Kategoria: Ikaste-irakaste

Etiketak: ,

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×