Lehengo IKASBERRI, oraingo BLOGBERRI

Autorea: Eva Rodríguez

Blogberri Jesuitak Durango

Toda la actualidad de Jesuitak Durango en este blog

Eva Rodríguez Salcedo

Blogberri abian jartzera goaz. Honako honetan Ikasberrik zituen helburu eta asmoekin, baina plataforma berri batetatik eta erronka berrituekin. Komunikaziorako esparru eta guneak zabaldu nahi ditugu, baita elkarlan eta erantzunkidetasun esparruak gure inguru eta hezkuntza elkartearekin ere.

Jakin badakigu garai nahasiak izaten ari direla hezkuntza sistemarako, gurutzebide batean aurkitzen garela eta aurrean ditugun erronka eta aukerak ezagutu eta aurrez aurre ipini behar ditugula.

Aldaketa ekonomikoak, gizarte mailakoak zein teknologikoak informaziora hurbiltzeko ditugun moduak aldatzen ari dira, baita jakintza hedatzeko eta gure eguneroko jardun komunikatiboak egiteko moduak ere. Zalantzarik gabe gure EGI2020 egitasmorako beste erronka bat da: IKT-k adierazpen eta komunikaziorako esparru zabalagoetarako aukera ematen digu, elkarekintzarako aukera haundiagoa, familiekin elkarlanerako oinarri sendoagoa.

Partehartze aktiboa eta hezkuntza lidergoa

Komunikazio eta partehartze estrategian aAurrera pausu bat ematea suposatzen du, beti ere heziketa elkartearen inplikazioa kontuan izanik. Izan ere Inaziok aipatzen zituen“ denbora eta moduen” araberako hezkuntza lidergoa eskatzen zaigu guri. Gure inguruak adierazten dizkigun kezkei erantzunik egokienak bilatzen saiatuz, bereziki gure ikasle, familia eta hezitzaileek adierazten dizkigutenei, erronka berri honek komunikabide honen bi adarrretan gaudenen arteko erantzukidetasun eta parte hartze aktiboa ere eskatzen digu: Era honetan Hezkuntzaren ikuspegi partekatua eta Inaziar izaera trinkoagoa garatu ahal izango ditugu.

Blogberrik Web orriko tarteaz baliatu nahi du informazioa eta jakintza hezkuntza elkarte osoaren eskura jartzeko. Ikasberrin ere egiten genuen bezala, gela, jolasleku eta kantxetan gertatzen diren ohiko gertakizunez gain beste zerbait gehiago ere komunikatu nahi dugu… Jesuitak ikastetxean arnasten den giza eta inaziar  izaera ere isuri nahi ditugu Blogberrian, balioak, jarrrerak, bizipenak, ezagutzak, konpromezuak, itxaropenak eta pozak…

Jesuitetan hezkuntza berrikuntza

Gaur eta hemen, hezkuntzaren aldaketaren inguruan sortzen ari diren ekimen, iritzi eta informazio andanaren aurrean, askotan uholdea ere ematen duena,  hausnartzea tokatzen zaigu aldaketa horien arrazoiak aurkitzeko, eta askotan  proposatzen zaizkigun berrikuntza horiek  aldaketa txiki batzuk besterik ez direla ere ondorioztatu behar dugu, garrantzia edo haraindikotasunik gabekoak.

Diseinatu eta garatuko ditugun berrikuntzek arrasto esanguratsu eta baliagarria izan behar dute ikastetxeko hezkuntza kulturan, irakaskuntzan, lan giroan, familiek izan beharreko laguntza eta parte hartzean

Jakin badakigu ez dela bakarrik identifikatu ditugun behar eta arazoak konpontzea edota asebetetzea, baita aurretik ezagutzen ditugun  aukera eta beharretan eragitea ere.

Blogberri, beraz, aukera berri bat dugu, eta horretan jarriko ditugu indar guztiak, gurea den proiektuarekiko atxikipen eta kompromezu zentzua haunditzeko elkarlanaren kulturan guztiz murgilduz.

 

Kategoria: Gizarte eragina

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×