Ikaslearen autoestimuak bere eskola emaitzak zeharo baldintzatzen ditu

Urriaren 18 eta 19an, San Jose Jesuitak “Early warning, early reaction” ikerketa proiektu europarraren egoitza izan da. Proiektua Norvegia, Suedia eta Euskadin gure ikastetxea, Durangoko jesuiten artean garatzen ari da eta iazko ikasturtean hasiera eman zitzaion. Helburua hezkuntzaren kalitatea hobetzea da, ikasleen ongizate mailan eraginez.

San Jose Jesuitak ikastetxeak, pasa den urtetik Europar Batasuneko Erasmus+ programak babesten duen ikerketa ekimen batean parte hartzen du. Durangoko Jesuitak, Norvegiako Vagen eta Suediako Nyköping eskolak elkarlanean ari dira Suediako Vardeskaparna enpresa kontsultoraren laguntzaz.

NykopingGroup

Proiektuak 3 urteko iraupena du eta lehenengo fasearen helburua eskola emaitzak eta ikasleen ikastetxearekiko pertenentzia sentimenduaren arteko erlazioa frogatzea da. Hori dela eta, 2016-17 ikasturtean zehar, 3 herrialdeetan  4. DBHtik 2. Batxilergora bitartean dauden ikasleen artean ikerketa egin izan zen .

Pasa den astean izandako topaketan, lehenengo emaitzen analisia egin zen. Datuen interpretazio estatistikoaren arabera, ikaslearen autoestimuak eragin altua dauka beraren emaitza akademikoetan. Antzerako ondorioa ateratzen da irakasleek ikaslearengan adierazitako ikasteko konfiantzari buruz; baita ikasleak egiten ari den jarduerari ematen dion zentzuari buruz ere. Izan ere, korrelaziorik esanguratsuena adierazi duten galdetegiaren itemak hauexek izan dira:

  • “Nire ikasteko ahalmenean sinesten dut”
  • “Irakasleek nigan sinesten dute”
  • “Badakit zergatik eta zertarako nagoen ikastetxean”

Ikasturte honetan zehar, korrelazioaren emaitzak berresteaz gain, eskola partaideak ikaslearen ongizatean eragiten duten “praktika onak” dokumentatzen hasiko dira.

bty

Proiektuak jada aplikazio digital bat garatu du ikasleen sentimenduen gorabeherak detektatzeko eta ondorioz beharrezkoak diren neurriak garaiz hartzeko.

“Early warning, early reaction” egitasmoak 2018-19ko ikasturtearen bukaerarako “Best practices” e-tool kit bat ere garatuko du, ikastetxeek beraien eguneroko ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan erabili ahal izateko.

Lehen esan bezala, proiektuaren iraupena hiru urtekoa da. Iaz, partaideek Suediara bidaiatu zuten. Aurten Euskadin izandako topaketarekin, elkarlanari bultzada eman zaio eta datorren ikasturte hasieran, Norvegian antolatuko den topaketarekin bukaera ematen hasiko da.  2019ko maiatzean, proiektuan parte hartu izan duten ordezkariak  Suediara bueltatuko dira egitasmo honen emaitza finalak aurkeztera.

WP_20171019_16_57_54_Pro

Kategoria: Erantzukidetasuna

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×