Ikastetxe arteko topaketa Lizarran

Iaz bezala, aurten ere Lizarran elkartu gara EDUCSIko Iparraldeko hainbat ikastetxeetako DBH 1. eta 2. mailako ikasleak. Azaroaren 23 eta 24an Ega ibaiaren inguruan kokatzen den Oncineda aterpetxean ederto ibili gara. Ikasturte honetako indar lerroetako leloa “ZURETZAT DA!” izan da.

Lagun talde ederra batu zen aterpetxean, zazpi ikastetxetatik joandako ia 140 pertsona elkartu ginen bertan. Durangoko Jesuitak ikastetxetik 17 ikaslerekin batera, Leire Urionaguena eta Ane Diez begiraleak eta Koldo Katxo eta Ander Alonso arduradunak joan ziren. Berriz ere, Arrupe Elkartearen laguntza nabaria izan da.

Ikastetxe arteko topaketa honetan, ikasturtean zehar eskainitako jarduera pastoraletan bezala, gure ikasleen benetako beharretatik abiatzen da: ikasleen kezkei erantzuten eta haien bizitzako errealitatetik abiatuta erlijio-galdera bultzatzen saiatzen da. Aldi berean, kristau fedearen dimentsio desberdinen bizipen praktiko izatera iristen diren esperientzia gogoangarriak ematen dizkie. Azken helburua ez da “topaketa bat gehiago” egitea, baizik eta talde-esperientzia bat, zeinetan proposatutako dinamikak parte-hartzaileen barneraino iristeko aukera duten, haur eta gazteei beren bizitza eta “deiak” edo motibazioak fedearen ikuspuntutik aurkitzen laguntzen diena.

Toapketan, Durangoko taldeari tailer bat antolatzea egokitu zaigu, Deia-rena, hain zuzen ere. Horretarako baliatu gara Koldoren adarrarekin eta Anderren plastilinarekin. Zinez gozatu dugu adarraren istorio zaharrak kontatzen eta mezuak bidaltzen eta giro ezin hobean burutu dugu topaketa. Gainera gau-beila dinamizatzeko Mundosi musika talde famatuarekin uxatu ditugu lotsak.

Benetan oroimen ona ekarri dugu. Hemen, gurean, lagunak animatu nahi ditugu Arrupe Txikiko ekimenetan parte hartzera.

Kategoria: Inaziotar Izaera

Etiketak:

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×