Ikasturtea amaitu da, baina ikastetxeak ez du atsedenik hartuko

Gaur agur esango diegu gugaz batera 2018-2019 ikasturtea konpartitu duten ikasleei. Hala ere, ikastetxeak ez du atsedenik hartuko. Ikastetxean bertan zein ikasgeletatik kanpo hainbat ekintza burutuko dira datozen astetik aurrera.

Haur Hezkuntzako lehen zikloko umeak uztailaren 24ra arte ikastetxean egoteko aukera izango dute; haurtzaindegia irekita egongo da zaintza zerbitzuaren beharra duten familientzako.
Horretaz gain, urteroko moduan udaleku irekiak ere eskainiko dira 12 urtera arteko ikasleei bideratuta. Lagunekin hazten (3-12 urte) zein Ingelesezko udaleku irekiak (4-12 urte).
Bestalde, LH 4. mailatik aurrerako ikasleek ere udaleku eskaintza zabalaz gozatzeko aukera izango dute: Orozkon, Arizkunen, Santiago bidean eta auzolandegiak Tuteran eta Gasteizen.

Ikasturte berrirako prest

Bestalde, ikasturte berrira begira lanean jarraituko dugu ikastetxean. Hezitzaileek ikasturte honen balorazioa egin ostean buru-belarri jarriko dira 2019-2020 ikasturtea prestatzen. Bestalde, ikastetxeko hainbat espazio eraberritzeko ere aprobetxatuko da uda sasoia, guztia ikasleen ongizateari begira, aldaketa guztien abiapuntua zein helburua beraiek baitira. Ikasgeletan lantzen diren edukiak eta metodologiak ez ezik, ikastetxea bera ere behar berrietara egokitzen jarraitzen dugu.
Iaz espazio antolaketa berria egin zen Haur Hezkuntzan eta aurten lan berri ugari egingo dira: Haur Hezkuntzako lehen eta bigarren zikloko espazioetan hobekuntzak egingo dira, zelai urdineko estalkia hobetuko da euria ez dadin sartu…

Udan ere Durango Jesuitak ikastetxea zugandik hurbil!

Kategoria:

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×