Indarkeria matxistaren kontrako Herri Akordioa

Laster Durangoko jaiak hasiko dira eta, honen harira, Durangoko udalak, urtero lez, Herri Akordioa sinatzeko eskatu digu herriko instituzio eta pertsonei. Bihar arratsaldeko 18.00tan udaletxe aurrean elkartuko gara Herri Akordio hori sinatzeko, Indarkeria Matxistaren kontrako konpromezua hartzeko.

Gure Ikastetxeak ere Herri Akordioan parte hartuko du. Hori dela eta, hezkuntza elkarteko kideoi animatu nahi zaituztegu bertan parte hartzera, emakumeei babesa eta indarra emateko.
Eskolako sarreran mahaia jarriko dogu informazio banatu, akordioa sinatzeko eta denok batera udaletxe aurrera joateko.
 
Proposamena honez gain, asteazken eta ostegunean zehar, gure eskolako talde feministak (batxilergoko ikasleak) gure eskolan kanpaina hau bultzatuko dutela.
Ostegunean 13etan eta 16:30etan, eskolako sarreretan mahai batzuk ipiniko ditugu. Zertarako?
  • Hezitzaile zein familiei honi buruz informatzeko
  • Akordioa sinatzeko.
  • Informazioa emateko eta ostegun arratsaldeko ekintzara gonbidatzeko.

Informazio gehiago:

Kategoria: Gizarte eragina

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×