Iraunkortasunaren aldeko kanpaina jangelan

San Jose Jesuitak Ikastetxeak iraunkortasunaren aldeko kanpaina bat sustatzen du Ausolan hezkuntza proiektuaren bidez.

Jesuitak Durango ikastetxeak ingurugiroarekin duen konpromisoak  berebiziko garrantzia dauka eta horregatik egunerokotasuneko hainbat arlotan aplikatzen dira praktikak onak deritzonak. Etengabeko hobekuntza bilatuz, datorren hiruhilekotik aurrera, Ausolan hezkuntza proiektuaren bidez, Ikastetxeak praktika jasangarriak eta arduratsuak bultzatuko ditu ikasleen artean. Horretarako, jangelan sobera geratzen diren elikagaien kontrola neurtuko da, konposta egiteko.

Proiektu horri esker ikasleen kontzientzietan eragingo da, eta organikoa murrizteko praktikak aktibatzeaz gain, plastikoa murrizteko ekintzak ere egingo dira. NBEaren Ez naiz ontzi bat soilik munduko egitasmoarekin bat egingo da ikastetxean, ozeanoetako hondakin plastikoak desagerrarazteko. (informazio gehiago hurrengo esteka honetan: es.greenpeace.org)

Aste honetan, LH 1 eta LH 2ko ikasleek jokoen eta marrazkien bidez landu dute hondakinen kudeaketa. Ariketa horien helburua izan da beraiek kontziente izatea hondakin asko sortzea zein kaltegarria izan daitekeen. Bestetik, ikasturte ezberdineko ikasleen hondakinak batu dira jangelan eta sobera horiek neurtu ostean portzentaia kalkulatu da. Horrela, jangelan sortzen den jan soberakina zenbatekoa den ikusi ahal izan dute aurrez aurre.

Jangela iraunkorrak

Jesuitak Durango ikastetxearen hezkuntza proiektuan barneratuta dago jangela. Horregatik hiru ardatz nagusi ditu: elikadura (dieta osasuntsua bultzatzen da), gizartea (kontzientzia soziala eta balioak bultzatzen dira) eta ingurumena (kontzientzia sortzea du helburua). Kontsumitzen ditugun baliabide naturalak agortezinak ez direla erakutsi nahi zaie ikasleei, horretarako birziklapen globala lantzen da jangela, 3R-ena deiturikoa (gazteleraz “Reducir, Reciclar, Reutilizar”) :

  • Kontsumitzen ditugun produktuen kantitatea eta energia murriztea.
  • Berrerabiltzea, produktu gehiago kontsumitzea eta hondakin gehiago sortzea ekiditeko, ingurumena kutsatzen baitituzte.
  • Edozein motatako materialak birziklatzea gure jardueretan erabiltzeko.

Ekintza guzti horiek ikasleek bazkalorduari lotutako guneetan aktiboki parte hartzera bultzatzen dute, kanpoko espazioa zein barrukoa zainduz, eta berdin ikasturtean zehar bizirik mantentzen diren proiektuetan. Zaindu Janaria eta Ez naiz ontzi bat soilik proiektuen parte aktiboa dira ekintzok, eta baita ere ikastetxeko Elkarbizitza Foroaren planean bilera eta ekimenetan ere parte hartzen dute.

Kategoria: Gizarte eragina

Etiketak: , , ,

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×