5

KRISTAU ESKOLAk 2016-2017 ikasturteari hasiera emateko ekitaldi ofiziala gauzatu zuen, Bilboko Ave María Ikastetxean, eta bertan egon zen Hezkuntza Sailburu Crisitina Uriarte andrea. Era berean, euskal hezkuntza-sistemako ordezkari instituzionalak eta sareko erakunde eta ikastetxeetako 250 arduradun baino gehiago bertaratu ziren.

80 erakundek, 132 ikastetxek, 8.000 hezitzailek eta 90.000 ikaslek osatzen dute KRISTAU ESKOLA, eta Euskadin erreferentziako hezkuntza-proiektua izaten jarraitu nahi du, proposamenak egiteaz gain, kohesioa sustatzen duena. Horretarako, ikaslea eta familiak hezkuntza-sistemaren ardatz gisa hartzen ditu, eta egungo euskal gizartean, pertsona jantzia izateko prestakuntza osoa eskaintzen die.

KRISTAU ESKOLAren hezkuntza-jarduera pastorala pertsonen duintasuna defendatuz garatzen da, Hezkuntza-proiektu Pastoral Markoaren bidez; izan ere, bertan, gure lerroak, usteak, helburuak eta erronkak adierazi ditugu.

Informazio gehiago irakurri nahi badozue: kristaueskola.eus