Kudeaketa Aurreratuaren 23. Astea: “Etorkizunerako joerak”

Kudeaketa Aurreratuaren 23. Astearen barruan eta Hezkuntza Kudeaketa Aurreratua taldeak eta EUSKALITek antolatuta, Donostian,  Gipuzkoakoko Diputazioaren eraikinean “ETORKIZUNERAKO JOERAK eta HEZKUNTZAN IZAN LITEKEEN ERAGINAREN” lemapean solasaldi interesgarria izan genuen.

Talde honek, azken urteetan, Hezkuntzak etorkizunari begira izango dituen erronkak aztertzen dihardu, eta ihardunaldiak aprobetxatuz Hezkuntza munduak publizitate zein arlo digitalean izan ditzakeen erronkak eta aukerak aztertzeko hitzaldia antolatu zuen

Bertan Guille Viglionek, publizitatean aditua, Kristau Eskolako kolaboratzailea, eta Genis Rocak, Interneten eta Kultura Digitalean aditua, izan genituen.

Ideia eta ikuspuntu interesgarriak bota zituzten. Publizitate arloan, erakunde batek egin beharrekoen inguruan hiru ideia azpimarratu zituen Guillek. Batetik bezeroak gugana hurbiltzeko erakargarriak izan behar dugula, produktu erakargarria eskaini behar dugula. Bigarren ideia erakunde bakoitzak kontaketa bat izan behar duela, errelatoa, eta hori koherentziaz zabaldu behar dela. Bukatzeko azpimarratu zuen erakunde bakoitzak hausnarketa sakona egin beharko lukeela, non zer eskaintzen dudan, zer egiten gaitu bereziak eta zer espero dute gutaz bezeroek, erantzun beharko genukeen.

Genis Rocak, interneten eta kultura digitalaren sarrera interesgarria egin zuen, azken 30 urteetako ibilbidea aztertuz. Bere ustez 1995ean hasi zen arlo digitalaren iraultza. Hasieran enpresek zuten lekua interneten (interfaz web), 2005etik aurrera gizakiok hartu genuen leku hori (interfaz mugikorra), eta gaur egun objektuek hartu dute leku nagusiena (interfaz sentsorea).

Iraultza digitalak hainbat aldaketa ekarri ditu prozesu, espazio eta zerbitzuetan. Bere ustez lehen iraultzek mendeak behar zituzten aldaketak finkatzeko (industria iraultza adibidez) eta egun arlo digital/internetek ekarritako aldaketak hamarkada gutxitan finkatu dira eta mundo osoan zabaldu dira.

Bukatzeko, etorkizunari begira bi erronka azpimarratu zituen, batetik datuen kudeaketa, hau da, nola erabiltzen ditugun sortutako datu kopuru handi hori, zein erabilera ematen zaio erakunde bakoitzatik, gardentasuna azpimarratuz. Bestetik, sareak sortzeko beharra, pertsona bakoitzak bere sare propioak sortu beharko ditu, eta horiekin ditugun erronka edo arazoei aurre egiteko gaitasuna.

Bertan Gotzone Basañez eta Gotzon Gómez egon ginen ikastetxearen izenean, eta egia esanda, oso interesgarria suertatu zitzaigun entzundakoa.

Kategoria: Erantzukidetasuna

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×