Zentzunezko berrikuntza, eztabaidagai Educsi-ko jardunaldietan.

Espainia eta Portugaleko Jesuitetako ikastetxeetako 200 zuzendaritzakide baino gehiago batuko dira Deuston,  uztailaren 11,12 eta 13an.

Madril 2017/05/30

Espainia eta Portugaleko Jesusen Lagundiako 73 ikastetxe Deustoko Unibertsitatean (Bilbo) bilduko dira uztailean zehar Hezkuntza Berrikuntzari buruz jarduteko. 33. edizio honetarako leloa “Etorkizunean sinestu. Hezkuntza Berrikuntzarako Inaziar gakoak” da eta beronen inguruan jardungo dira hiru egunetan zehar bertaratuko diren 200 lagun inguru.
educsi
Espainiako Jesuiten Hezkuntza Ordezkaria den Antonio Allendek honela adierazten du :” Jardunaldi honek daukagun sare zentzua indartzen du eta gurea den pedagogia baten lanketan aurrera egiten lagunduko digu”. Espainiako probintziak 75000 ikasle baino gehiago eta ia 6000 irakasle inguru ditu hezkuntza maila guztietan.

Jardunaldi hauek duten helburu nagusia Educsi Ikastetxe sarea berrikuntza arloan egiten ari dena aztertzea da. Era berean esparru horretan etorkizuna proiektatu nahi da. Horretarako,  eta proposatzen den egitasmoari begira Jesusen Lagundiako ikastetxeetan lanean diharduten zenbait profesionalen partehartzea izango dugu. Hitzaldi eta hausnarketa anitzez gain jardunaldi hauetan berrrikuntzan egin diren zenbait Jardunbide on edo “Praktika on” ere ikusgai izango ditugu eta bertan Iberiar penintsulan Espainiak eta Portugalek dituzten hezkuntza ordezkaritzetako ikastetxeek ere beraien arteko hartu eman eta informazioa jasotzeko aukera ere  izango dute.

Kategoria: Interesa dakizukeen beste berri batzuk

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×