Liverpool: The Beatles-en jaioterria eta ametsen hiria

Jesuitak ikastetxeko DBH 3.mailako ikasleak eta hezitzaile talde batek Liverpool hirian hamar egun ahaztezin igaro doguz: otsailaren 2an Bilbotik irten ginenetik, otsailaren 11an Liverpooletik bueltara arte asko izan dira konpartitutako esperientziak eta barneratutako ikasketak.

La imagen puede contener: 11 personas, personas sonriendo, personas de pie y exterior

Liverpoolen pasatutako lehen bi egunak beste errealitate batera hurbilketa bezala hartu genduzan: zapatuan hango familiagaz egun pasa egin genduan eta domekan, Chesterrera joan ginan, lehenengo ferriz eta gero trenez. Lehen egun biak ikasleengana hurbiltzeko aukera paregabea izan ziran, aurretiaz landu ez genduzan gaien inguruan hitz egiteko eta gure arteko distantzia laburtzeko.

Ez da erreza izaten beste ordutegi bat, beste hiri bat, beste hizkuntza bat, beste etxebizitza bat, beste familia eta ohituretara ohitzea. Hala ere, ekintza berak taldean egitea jasangarriagoak dira, eta zergatik ez, barregarriagoak ere. Esan bezala, taldekideekin eta irakasleekin ere eskolatik kanpoko harreman bereziak eraiki genduzan. Etxetik kanpoko horrelako egonaldi batek egoera desberdin askoren aurrean jartzen gaitue. Ikasteko eta hazteko egoera askoren aurrean, egia esan.

Lehen astelehenetik aurrera, goizean goiz King David eskola judutarrean “The Beatles Project” gauzatzen genduan. Ikastetxeak baeukazan bere berezitasunak, Jesuitetako ohituretatik urrunago batzuk, beste batzuk antzerakoak. Hezitzaileoi, bereziki, espazioen antolamenduak eta denboraren kudeaketak harritu gintuen. Eskolek praktikotasuna bilatzea euken helburu nagusi; ikasle gazteenak ere esperimentatzen eta aurkikuntzak egiten ikusi genduzan, guztiz aktibo eta jarduera bakoitzean buru-belarri. Gure ikastetxeko errealitatea beste begi batzuekin aztertzeko aukera izan dogu. Horri esker, buruan hamaika ideia eta proiektu berri daukaguz orain eta berrikuntza sustatzeko gogotsu itzuli gara!

Eskolatik hurbil bizi ziran familietan egin genduan egonaldia, helburu nagusia ingeles hizkuntzan eta kulturan murgiltzea izanik. Baita eskolatik irten eta arratsaldez ekintza ezberdinak burutu ere: hiriaren bazterrak arakatu, katedralak bisitatu, World museum-a ikusi, hiri erdigunean erosketak egin, Anfield estadioa bisitatu, The Beatles museora joan, Bowling-ean trebatu… Hamaika esperientzia berri bizi izan doguz!

Proiektuari estuki loturiko konpetentzia akademikoak  garatzeaz gain, etorkizunerako eta bereziki bizitzarako beharrezkoak eta baligarriak izango jakuzan konpetentziak ere bereganatu doguz: baliabide ekonomikoen zein denboraren kudeaketa, autonomia, arazoei eta gatazkei aurre egin eta hauek ebazteko gaitasuna…

Ikasleei, protagonistei, Liverpoolen bizi izandako esperientziagatik galdetzerakoan, honelako baieztapenak jaso doguz:

“Oso esperientzia ona bizi izan dut Liverpoolen. Familiarekin, lagunekin eta irakasleekin oso gustora egon naiz. Eskola ere asko gustatu zait! Asko ikasi dut! Familiarekin oso pozik egon naiz. Eta eskolako kidearekin ere. Esperientzia ahaztezina izan da eta birritan pentsatu barik errepikatuko nuke. Orain The Beatles-en abestiak gehiago gustatzen zaizkit!”

“Esperientzia bikaina izan da Ingalaterran nire lehenengo aldia izan delako eta familiarekin oso gustora egon naizelako. Bueltatzea gustatuko litzaidake.”

Hezitzaileok bertan izan doguzan bizipenak ikasleenaren  parekoak izan dira. Liverpool hiria eta bertako kultura ikasleen begiradatik ikusi doguz; irakasle-ikasle harrema sendotzeko aukera paregabea izan dala baieztatzen dogu, baita elkarbizitza bultzatzeko eta elkarrengandik ikasteko ere. Gure arteko giza-alderdia zabalagoa da orain, gure arteko harremanak naturalagoak. Ikasle eta irakasle rolaren atzean pertsonak dagozala gogoratu dogu, inoiz ahaztu ezin daikeguna.

Bidaiaren bizipenik adierazgarriena eta hunkigarriena zuokaz konpartitu nahi dogu: gure ikasleak The Cavern tabernan, The Beatles-ek lehenengoz jo eben tabernan hain zuzen, eszenatokian Imagine abestia kantatzen.

Imagine there’s no Heaven
It’s easy if you try
And no Hell below us
Above us only sky

Imagine all the people
Living for today
Imagine there’s no country
It isn’t hard to do

Nothing to kill or die for
And no religion too
Imagine all the people
Living life in peace

You may say I’m a dreamer
But I’m not the only one
I hope someday you will join us
And the world will be as one

Imagine no posessions
I wonder if you can
No need for greed or hunger
Or Brotherhood of Man

Imagine all the people
Sharing all the world
You may say that I’m a dreamer
But I’m not the only one

I hope someday you will join us
And the world will be as one

Ikasleak eta hezitzaileak amesten jarraitzen dogu! 

Kategoria: Uncategorized

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×