Martxan daukagu Euskaraldia

11 egun euskaraz, 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean.

Martxan da  Euskaraldia, azaroaren 23tik abenduaren 3ra. 11 egunetan egingo den ariketa da eta hizkuntza ohituretan eragitea du helburu.

Gurean (2018-2022) Euskararen Normalkuntzarako egitasmoa abian jarrita dugu jadanik. Beraren bitartez gure hezkuntza elkartean euskararen erabilera sustatu nahi dugu eta zerbitzu eleanitza bermatu ere bai. Hala ere, gazteleraren erabilerak nagusi izaten jarraitzen du. Hori dela eta, egitasmo honetaz baliatu nahi dugu Hezkuntza Elkarte hau osatzen dugun guztiok euskararen erabilera zabalagoa egin dezazuen. Zer da Ahobizi eta Belarriprest?

Zer da Euskaraldia? Euskararen erabilera sustatzeko dinamika da, ariketa praktikoa egunerokoan eragiteko. Elkarrizketa eredu berriak eragiteko dinamika da, euskaraz dakitenen eta euskara ulertzen dutenen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko eta biak eroso sentitu daitezen.

Nork parte hartu dezake? Norbanakoak izango dira partaideak, euskaraz dakiten eta euskara ulertzen duten 16 urtetik gorakoak.

Ahobizi: “Ulertzen duenari (Belarriprest) euskaraz egiten diot, hark erdaraz zein euskaraz erantzun arren. Eta ezezagunei lehen hitza euskaraz egiten diet”.

Belarriprest: “Egidazu euskaraz ulertzen dizut eta; nik erdaraz zein euskaraz erantzungo dizut”.

Ahobizi edo Belarriprest moduan parte hartu gura baduzue, izen-ematea honako helbidean egin dezakezue:  izenematea.euskaraldia.eus.

Durangon, Euskaraldiak lokal bat zabalduko du Artekale kalean jaiak amaitu ostean, eta hara ere hurbildu zaitezkete.

Hona hemen, horrenbestez, familiak eta ikastetxeak berriz ere bilduko gaituen ekimena!

Informazio gehiago eskuragarri izateko, hona hemen esteka batzuk:

Euskaraldia.eus

Sare sozialak:
twitter.com/euskaraldia
facebook.com/euskaraldia
instagram.com/euskaraldia

Ahobizi telegram kanala: t.me/ahobizi
Belarriprest telegram kanala: t.me/belarriprest

Kategoria: Gizarte eragina

Etiketak: , , ,

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×