Gorputza eta osasuna: “mens sana in corpore sano”

HHko 5 urteko ikasleek, “Gorputza eta osasuna” gaiarekin lotuta, ekintza berezi eta interesgarria egin dute. Hiru familikide, beraien lan esperientzietatik abiatuz,  bideratutako ekintza izan da.

Traumatologoak hezurrak landu ditu eta apurtzean jartzen den igeltsua ere hainbati jarri dio. Erizainak garbitasunaren inguruko aholkuak eman ditu eta, batez ere, eskuak ondo garbitzearen garrantzia azaldu du. Eta pediatrak ekarritako tresnekin, bihotzaren taupadak entzun ditugu eta belarriak ere barrutik aztertu ditugu. Hitz luze eta endregatuak ahoan izan ditugula, trauma….tolo…..go…., asko ikasi dugu eta primeran aritu gara. Eskerrik asko izan ditugun laguntzaileei.

Ikastetxean proiektu berritzailea den “Ezagutu Bizi” egitasmoaren barnean txertatu dugu ekintza hau. “Ezagutu Bizi”k hezkuntza elkarte osoak gure ikastetxeko proiektua ezagutzea eta bizitzea dauka helburu. Denon artean amestutako ikastetxea barnetik ezagutzeko eta eraikitzeko ezin bestekoa den elkarlanean sinesten dugulako, familien komunikazioa eta informazio-trukea, inplikazioa eta parte-hartzea bultzatzea eta sendotzea ere funtsezko oinarria da San Jose Jesuitak Ikastetxerako.

Hemen dauzkazue “Gorputza eta osasuna” ekintzaren argazkiak:

 

 

Kategoria: Ezagutu Bizi

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×