Migratzaileei eta errefuxiatuei Europan harrera ona egiteko ekimenean parte hartu du Jesuiten Etxeak

Maiatzaren 5ean Durangon milaka pertsona batu ginen besarkada erraldoi batean. Pertsona migratzaileei eta errefuxiatuei etxeko eta herriko ateak zabaldu nahi dizkiegulako.

Politika bortitza eta xenofoboen aurrean salaketa egin nahi izan dugu lau haizetara. Horretarako domekako ekitaldian zortzi zutabe antolatu ziren gai edo esparru ezberdinak ordezkatuz, besteak beste, herrien arteko solidaritatea eta elkartasuna, pentsionisten errebindikazioak, euskara, feminismoa eta baita memoria historikoa ere.

Durangoko Ongi Etorri Errefuxiatuak taldearen gonbidapenari jasota, Jesuiten Etxea elkartea herrien arteko elkartasunaren aldeko zutabean sartu zen beste gizarte elkarte askorekin batera. Ikastetxeko irakasle eta familia asko ere parte hartzaile izan ginen. Ezkurdi plazan aurkezpena egin eta gero, emakume batek irrintzi ederra botata, abiatu ginen bi ibilbidetan Landako azokarantz giza-katea ehunduz. Kaleetan zehar milaka izen entzuten ziren bozgorailuetatik, Mediterraneo itsasoa zeharkatu nahian hil direnena. Landako gunean espiral bat eginez sortu genuen giza-multzo handia, non besarkada izugarria eta estua burutu genuen denon artean. Nabaria zen elkartasun eta anaitasun giroa bertoko eta kanpokoen artean, pertsona migratzaile eta errefuxiatuei tokia egin nahian gure Europa eta herri zaharrean.

Kategoria: Gizarte eragina

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×