MUNDUA DUGU ETXEA, Jaunarengan lagun

Urtero bezala, ikastetxeak antolatzen du IGNAZIOTAR ASTEA, aurten azaroaren 21etik 25era. Gure aurtengo leloari jarraituz, MUNDUA DUGU ETXEA, ikastetxeak erronka horri aurre egin nahi dio. Benetan mundua bihur dadin guzti-guztion etxe.

Haur Hezkuntzatik hasi eta Batxilergora arte gai eta ekintza bereziak antolatu ditugu erronka garatzeko.
BILATU, GALDETU, AURKITU ZER EGIN DITUZTEN ZUEN SEMEALABEK.
Haurhezkuntzakoak nora joango dira? Nor ezagutu dute?
Lehen hezkuntzakoek zer pertsonai berezi ezagutuko dituzte? Non egongo ote da altxorra?
DBHkoek egindako antzerkia ikusiko duzu? (Ostegunean, 24, 17:30ean) Badakizu zer den “Assumpta”? Eta “Guztiontzako hezkuntza” Kanpaina? Loiolako Ignazioaren jaiotetxea ezagutu ala ezagutaraziko dute? Nola izan ziren Jaunarengan lagun Arrupe, Ellakuria eta beste martiriak?
Batxilergokoekin jakin nahi duzu gure mobilaren atzetik zer dagoen? Ostiralean, 25, 13:00etan non egongo zara? Udaletxeko plazan?
Aurtengo nobizioak zure semealabek ezagutu dituzte? Zerk deitu die? (Asteartean, 22, egun osoan)

Kategoria: Interesa dakizukeen beste berri batzuk

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×