NES proiektua: Barnetasuna helburu

San Jose Jesuitak ikastetxeak ikaslearen garapen osoa eskaintzen du eta abian jarri du NES proiektua (“Norberaren ezagutza sakona”). Elkartze bat nor bere buruarekin, hurkoarekin eta naturarekin eta transzendentziara irekitzea.

EGI 2020 plan estrategikoarekin hasi aurretik, world kafe dinamikan bidez, irakasleak, ikasleak, familiak eta instituzio ezberdinetako adituak elkartu genituen eta gure eskolan garatu nahi genuen ikasle profila definitu genuen. Era berean, ikasle hori etorkizunean biziko den gizartearen ezaugarriak aztertu genituen.

Neurozientziak egin dituen ekarpenak eta pedagogia ignaziarra aintzat hartuta, gure barnetasun proiektua abian jartzeko beharra ikusi genuen. Gure eginbeharra eta xedea hauxe zela ohartuz: ikasle bakoitzari erakustea pertsona izaten eta bere bizitza proiektu pertsonala, soziala, akademiko eta profesionala eraikitzen.

Zer da barnetasuna?

Azkenaldian modan jarri da barnetasunari buruz hitz egitea. Argitalpen asko existitzen dira barnetasuna lantzeko estrategia aukera ezberdinei buruz. Ekimen asko ari dira sortzen hezkuntza arloan (iniziatiba sozialez gain) gizarteak berak eskatzen dituen beharrei erantzuteko asmoa dutenak; emozioen arloan dauden gabeziei erantzuteko. Modu orokor batean esan daiteke bizitzaren zentzua berreskuratzeko bideekin lotuta dagoela termino hori, hain justu fokua zoriontasunean jarrita, zeinak modu tematsuan bilatzen dugun arren, gero eta iheskorragoa dirudi.

Era berean, barnetasuna da “ukiezinak diren ekintza edo mugimenduak barneratzen dituen arloa; horien artean ditugu sentitzea, gustatzea, imajinatzea, maitatzea, onartzea, arrazoitzea, gogoratzea…“, hau da, “gauzak norbere barruan sentitzea eta gustatzea“, San Ignazioren hitzetan.

Barne mundua da kanpotik jasotzen dugunaz pentsatzeko, hausnartzeko eta sentitzeko gunea. Isiltasunerako espazio bat da, pentsamenduetatik eta sentimenduetatik datorkigunarekin norberaren sortzeko gunea. Hor gorputza, pentsamenduak, sentimenduak, sentsazioak eta emozioak integratzen dira. (Iturria: “¿De qué hablamos cuando hablamos de interioridad?“).

Barnetasuna ezagutzeko bideak: garapen integrala

Ikasleen garapen osorako kontuan hartzen dugu ikaskuntza prozesuan emozioek duten garrantzia, eta gorputza, burua eta bihotza elkarrekiko banaezinak direla. Horregatik, lan emozionala, gorputzaren kontzientzia eta transzendentziara irekiera dira landu nahi ditugun hiru ardatz nagusiak.

Garrantzitsua iruditzen zaigu ikasleei erakustea norberaren barneko mundu aberatsaz nola jabetu, norberaren kontzientziaz konektatzea, beraien izatea eta jakitea integratzea. Lehen pausua bere barne munduaz bat egitea, ezagutzea eta kontziente izatea da. Baina ezinbestekoa da norberetik urkoarenganako transzendentziara bidea egitea. Hau da, ez da nahikoa norbera bere buruan zentratzea, norberaren autoezagutzan; hortik abiatuta eraldaketa sozialerako agenteak bilakatzea da gakoa, eta era berean, naturaren zaintzan inplikatutako pertsonak izatea.

Inguratzen gaituen ororen zaintzari dagokionez, Xabier Melloni Sj-ren hitzak erabili nahi ditugu, berak planteatzen duenez barnetasuna aurkakoa ez da kanpotasuna, azalkeria baizik: “Barnetasunaren zaintzak inguratzen gaituen horrekiko sarbide ezberdin bat ahalbidetzen digu. Harrapakari begiradaren ordez, inguratzen gaituen horri trukean zerbait irabazteko asmoz ez begiratzea. Gure gizartearen paradoxa da orain artean ez genuela sekula horrenbeste gauza izan baina era berean sekula ez garela horren gutxi aseta sentitu. Barnetasunak distantzia bat irekitzen du nahia eta gogobetetzearen artean, horri esker erosketa konpultsibotik gozamen bare eta eskertura pasatzen da ekintza bakoitza. (“El qué y cómo de la interioridad“)

Barnetasuna garatzeko estrategiak

Elena Andresek (Barnetasuneko hezkuntzan aditua) dioen moduan, barnetasuna pertsona guztien dimentsio osagarria da eta horregatik beharrezkoa da arlo hori lantzea: “barnetasunean oinarritutako hezkuntza definitzen dut pertsonei laguntzen dieten teknika eta estrategien batura moduan, duten adina dutela, norberaren barne mundurako sarbideak ezagutzera bideratzen dituena, bateratze eta hazte pertsonal bat bizitzeko, psikologiak eta espiritualtasunak ekartzen dizkiguten argitik abiatuta”. (elkarrizketa honetatik hartutako hitzak: https://www.newsodn.org).

Guztiz bat egiten dut Elena Andresen baieztapen batek nabarmentzen du, barnetasuna hezi behar dugula “premia sozial bat izanik, hezkuntza arloko premia bat delako. Gaur egungo gure ikasleak etorkizuneko bizitzari aurre egin beharko dioten pertsonak dira, zelakoa izango den ez dakigu, baina dakiguna da gaur egungoaren berdina ez dela izango. Gure neskak eta mutilak XXI. mendeko hiritarrak dira. Ez badute ikasten beraien nortasunaren sakontasun osotik bizitzen, orain artean giza familia bezala egin ditugun akatsak errepikatu besterik ez dute egingo”.

Barnetasunaren garapena lantzeko estrategia eta teknika batzuk:

  • Isiltasuna gustatzen erakutsiz.
  • Galdera egokiak eginez eta pentsamenduaren sakontasun osora heltzen saiatuaz.
  • Beste pertsonei, eguneroko gauzei, arteari begiratzen diegun moduaz heziaz.
  • Ekintzen, egoeren eta bidegabekerien aurre egiteko sentsibilitatean heziz.
  • Bizitza bera, irakurtzen ala idazten duguna, elkarrizketa eta entzutea, guzti horri buruz hausnartzen ikasiz.
  • Ondorengo gaitasunak landuz: isiltasuna, kontenplazioa, arnasketa, harridura, atentzioa, eskertzea, entzutea…

Proiektu honetan ikastetxe osoa dago inplikatuta, hezitzaileak eta familiak. Derrigorrezkoa den oinarri bat dagoela uste dugu: gure ikasleen barnetasuna bultzatuko eta erraztuko dugu baldin eta hezkuntza komunitatea osatzen duten pertsona guztiak norberaren barnetasunarekin bat egiten badute. Kasu askotan ez da horren garrantzitsua “zer”, baizik eta “nondik egiten dugun”. Baieztapen honek hezitzaileak eta familiak gonbidatzen gaitu rol berri bat hartzera, ez bereziki jakintzaren transmisioan zentratuta, baizik eta hazte prozesuaren eta ikasleen identitatea eraikitzean laguntzaile rola hartzera.

Proiektuaren garapen egokirako, estrategia aproposak lantzen hasi behar da Haur Hezkuntzatik eta modu bertikalean mantendu Batxilergoraino. Garapen integrala helburu izanik, pedagogia ignaziarrean oinarritutako hezkuntza proiektuarekin ahalbidetu nahi duguna da, barnetasunaren lanketatik misterioaren irekiera eta garapen espirituala, horrekin batera landuz ikasten denarekiko harritzeko eta gozatzeko gaitasuna, ikasteko gustua eta transzendentziara irekiera.

Beste artikulu interesgarri bat Hik Hasi aldizkarian: “Emozioak, bizitzarako ipar”.

Kategoria: Inaziotar Izaera

Etiketak: , , ,

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×