New Forest: LH 6. mailako ikasleek bizi izandako esperientzia

Joan den astean, apirilaren 21etik 28ra, LH 6. mailako gure ikasle talde batek Ingalaterran izandako egonaldian, bertako kultura, ohiturak, hezkuntza sistema eta abarrekoak ezagutzeko aukera izateaz gain, beraien ingelesa praktikan jartzeko aukera izan dute.

Asteburuan Londoneko toki esanguratsuenak ikusi ondoren, Ringwood herriko familietan ostatu hartuta, bertako Moykes Court School-ean igaro dute astea. Ikastetxeko ikasle ingelesekin batera eskola orduak izan dituzte, eta “Titanic” itsasontziaren inguruko proiektua burutu dute. Horrez gain, proiektuarekin lotuta, Southampton-eko “Titanic Museum”-a ere ikusi dute.

Paregabeko esperientzia izan da ikasleek bizi izandakoa. Pozez eta ilusioz beteta hartuko dute ikasturteko azken txanpa hau.

Datorren maiatzaren 12tik 19ra beste talde batek parte hartuko du gure Hizkuntz Proiektuaren barruan programatutako ekimen honetan.

Esperientzia honen argazki sorta luzatzen dizuegu:

Kategoria: Ikaste-irakaste

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×