“Nolakoak diren, nola pentsatzen duten eta nola sentitzen diren adimen handiko umeak”

Durango_cartel(1)

Heziberri 2020. hezkuntza eredu pedagogikoaren markoaren aurkezpenean seinalatzen den bezala “euskal hezkuntza – sistemak hobekuntza kualitatiboak egiteari ekin dio, ahalik eta ikasle gehienek bikaintasuna erdiestea helburu hartuta.”

“curriculuma garatzeko estrategikoak iruditzen zaizkigun zenbait ildo ere landu ditugu: hezkuntza inklusiboa, aniztasunaren trataera, irakasleen hasierako nahiz etengabeko prestakuntza, material didaktikoen sorkuntza eta erabilera, ikastetxeen autonomia eta kontrola, eta hezkuntza – sistemaren ebaluazioa eta berrikuntza “

Hori teoria da. Kontutan hartu behar dugu adimen handien barruan dauden gaindotatuak populazioaren %2 inguru direla, eta hortik aparte talentu sinple, konplexuak eta beste hainbat kasu ugariagoak daudela “adimen handiko” kontzeptuaren barnean. Hots, %98 inguru ez daude identifikatuta, are gutxiago behar duten arreta berezitua jasota.

Aupatuz elkartean aspalditik konturatu dira gabezia horretaz, eta saiakera desberdinak dituzte martxan, irakaslegoaren beharrak asetzeko.

Laster, Apirilak 4an, hitzaldi bat izango da Durangon, arratsaldeko 18:30etan, San Jose Jesuitak ikastetxearen Arrupe aretoan. Gaia “Nolakoak diren, nola pentsatzen duten eta nola sentitzen diren adimen handiko umeak” izango da, eta lagungarria izango zaizue ikasle hauek ulertzeko eta egokiro erantzuteko.

Begoña Suarez, Aupatuzeko lehendakaria izango da hizlaria.

 

Kategoria: Interesa dakizukeen beste berri batzuk

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×