Gure ikastetxea: Jesuitak Durango

San Jose Jesuitak Ikastetxeak izaera ignaziotarra izanda eta Jesusen Lagundiaren Obra gisa, berezko ezaugarriak dituzten pertsonak trebatzea du xede (gainerakoekiko eta gainerakoekin adiskidetuak eta esker onekoak).

Directora Jesuitak Durango

Durangon daramatzagun hainbat urtetan (1885. urtean zabaldu zen ikastetxea), proiektuaren eta hezkuntza-estiloaren oinarri nagusiak izan dira honako hauek: prestakuntza eta berrikuntza, euskal hizkuntza eta kultura, aniztasunari arreta ematea, hezkuntza-elkartea eta jarrera irekia.

Gure eguneroko prestakuntza-lanean, lehenengo eta behin, gure familien konfiantza eta lankidetza ditugu, Lagundiaren hezkuntza-tradizioarekin (pedagogia ignaziotarra), hezitzaile guztiek (irakasleak eta irakasleak ez direnak) eta boluntarioen kopuru handiak osatzen duten lan-talde handiaren inplikazio ilusionatuarekin uztartuta. Horiek guztiek elkarlana egiten dute hezkuntza osoan, pastoraltzako eta eskolaz kanpoko jardueren kalitatezko eskaintza emateko.

2016. urtera iritsi gara eta izaten, irauten, hazten eta eragiten jarraitu nahi dugu. 1885ean ere helburu bera izango zuten: ikastetxe ignaziotarra izateko helburuarekin, alegia. Halaxe esan behar dugu argi eta garbi: hemen jarraitzen dugu, ginena izaten eta “gehiago” izan nahian”.

“Magis” gure oinarrian dago eta ez soilik San Ignaziok Jesusen Lagundiaren obretan duen presentzia aktiboagatik. Gure nortasunak, Jainkoa mundu honetan topatzeko eta presente egiteko modurik onena etengabe bilatzeko gure lanak, are sendotasun handiagoz eskatzen digu “gehiago izatea”. Ez gara “per se” onenak izateaz edo “berrikuntzak txertatze” hutsagatik berritzeaz ari; ignaziotarrago izateaz eta gaur egun ignaziotar izaten jarraitzeko modua bilatzen jarraitzeaz ari gara.

Gure ikastetxeak aurrera jarraitzen du bere nortasunaren eta hezkuntza-komunitatearen arteko trakzioari esker. Indibidualismoaren aurrean, gure proiektuaren ezaugarria partaidetza dela baieztatzen dut; lan egiteko modu eta berezko ezaugarri gisa erantzukidetasunean sinesten dut ekintza indibidualean baino gehiago.

Nire esker ona adierazi nahi diet hezkuntza-elkarte hau osatzen duten pertsona guztiei etengabe eskaintzen dituzten konfiantza, ahalegina eta ilusioa direla eta. Izan ere, ezaugarri horiek gabe, ezingo genuke lan eder hau, pertsonei, gure herriari eta, oro har, gizarteari zerbitzua emateko sortutakoa, arrakastaz aurrera eraman. Zuen esanetara nago behar duzuen guztirako eta beti gure proiektua elkarlanean aurrera eroateko eta hobetzen jarraitzeko desioarekin.

Honelakoak gara Jesuitak Durangon. Zatoz gu ezagutzera!

Profesores Jesuitak Durango

San Jose Jesuitak Ikastetxea Durangon dagoen ikastetxe ignaziotarra da (Bizkaia). Jesuitak Durango irakaskuntza-zentroa Jesusen Lagundiaren barruan dago eta helburu zehatza du: balio propioak dituzten pertsonak heztea.

Hau ere interesekoak izan dezakezu

×