Gure historia: 1885etik

San Jose Jesuitak Ikastetxea zentro ignaziotarra da eta Jesusen Lagundiaren Obra gisa, berezko ezaugarriak dituzten pertsonak trebatzea du xede (gainerakoekiko eta gainerakoekin adiskidetuak eta esker onekoak). Itunpeko zentroa ere bada (014729), eta 125 urtez baino gehiagoz (1880. urtean sortu zen), hezkuntza-funtzioan egin du lan.

Durangon eta Durangaldean ikastetxe ugari dagoen arren (publikoak eta itunpekoak), ikastetxe honek, bere 1300 ikasle baino gehiagorekin, 800 familiarekin eta ia 100 hezitzailerekin, Durango udalerrian bertan zein eskualdean eskolarizazio-eskari handiari erantzuten dio. Haurtzaindegia, Haur Hezkuntza (lehen eta bigarren zikloak), Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa (zientzia eta teknologia modalitatea, eta giza zientziak eta gizarte-zientziak modalitatea) eskaintzen ditu.

imagen01

San Jose Jesuitak Ikastetxearen historiako lorpen garrantzitsuenak:

imagen03

  • 1880an San Jose Jesuitak Ikastetxea ateak ireki zituen ikasleak seminarioetarako prestatzeko
  • 1918an Astarloa Elkartean parte hartu zuen euskara hedatzeko eta bultzatzeko.
  • 1919an Barnetegia ireki zuen Durangotik aldenduta zeuden tokietako ikasleak jasotzeko.
  • 1949an Goi mailako batxilergoa eta errebalida ezarri zituen.
  • 1976an Hezkuntza Lege berria plazaratu zen eta eskolaz kanpo euskara-eskolak eskaintzen hasi ziren.
  • 1979an OHOko lehen etapan, Gaitasunen araberako Programazio-sisteman lanean hasi ziren.
  • 1982an IEEko lehen zikloa ezartzen zentro pilotua izan zen
  • 1985an Osabidezko Hezkuntza ezarri zen (14-16 urte).
  • 1985an Irakasleak euskalduntzeko BIMALE plana.
  • 1985 Europako Eskola Osasuneko Kontseiluak zentroa hautatu zuen Eskola Osasuneko programak esperimentatzeko.
  • 1990 Haur Hezkuntzaren ezarpena (mistoa).
  • 1997an Curriculum Dibertsifikazioko Programa ezarri zen.
  • 1998 Egitura orokorra 3 ildotan egonkortzeko hausnarketa hasi zen.
  • 2001 Maria Goretti Ikastetxearen integrazioa, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzan 3. ildoa lortuta.
  • 2002 EFQM eredua bere egitea erabateko kalitatearen erreferente gisa. Balioen Misioak eta Kudeaketa Plana zehaztea.
  • 2002 Kalidadeko kudeaketa hasi genuen: Lehen autoebaluazioa eta ISO bere egitea aseguramendu-sistema gisa.
  • 2004 Erabateko Kalitatearekiko Konpromiso Ziurtagiria (Euskalit).
  • 2006 ISO 900l/2000 ziurtagiria (Bureau Veritas).
  • 2007 Zilarrezko Q ziurtagiria lortu genuen.
  • 2012 Ingurumen-ziurtagiria lortu genuen (ISO 14.001).
  • 2013an Urrezko Q ziurtagiria lortu genuen.
  • 2014an Haurtzaindegia zabaldu genuen.IMG_8443

Hau ere interesekoak izan dezakezu

×