Kirol-materialaren salmenta

Kirol-arroparako ohar nagusiak

  1. Galtza motzak, elastikoa eta txandal osoa biltzen ditu (Ikastetxeko anagramarekin eta koloreekin).
  2. Ekipajea derrigorrezkoa da Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6.era bitartean eta DBHko lehen eta bigarren mailetako gorputz-hezkuntzako eskoletan. DBHko 3. eta 4. mailetan, elastikoa eta galtza motzak bakarrik behar dira.
  3. Hautazko material gisa (Ikastetxeko anagramarekin), honako hauek biltzen ditugu:
    1. Nahi duten guztientzat: bermudak, kirol-jertsea, anoraka, janzteko poloa eta galtzerdiak.
    2. Ikastetxeko kirol-taldeetako kideentzat:
      • saskibaloiko eta eskubaloiko galtzerdiak.
      • Futboleko galtzerdiak.
      • Oinarrizko zira.

Erosteko prozedura

  1. Bi aukera izango dira 2015-2016 ikasturtean.
  • Linea berria erostea.
  • Aurreko ikasturteetan erabilitako modelo bereko arropak erostea (izakinak agortu arte eta kostuaren azpitik dauden prezioetan).
  1. Eskatutako kirol-arropa zuzenean ikasleei entregatuko zaie ikasturte berriko lehen egunetan.
  2. Zenbatekoa iraileko azken astean ordaindu beharko da banku-helbideratze bidez.

OHARRA: Ikasleen arropa maiz galtzen dutenez, haien izena jartzea komeni da.

A eskariaren txantiloia       B eskariaren txantiloia

ropa deportiva jesuitak durangotallas-web-con-calcetera

×