Batxilergoa

Batxilergokoko etaparen oinarrizko helburua gazte guztiei beren garapena eta ongizatea sendotzea ahalbidetuko dien prestakuntza eskaintza da, bakoitzaren garapen pertsonala lortzen lagunduta. Horri esker, helduen gizartean modu autonomo eta sortzailean txertatu ahal izango dira.

laborategiBatx
Ikasleen artean banaka zein taldean lan egiteko ohitura bultzatuko da, ahalegina egiteko eta bere zereginez arduratzeko beharra barneratuta. Ikaskuntza-prozesuan ikasleak ikasteko interesa, espiritu kritikoa, ekimena, sormena eta bere gaitasunekiko konfiantza garatzea da helburua etorkizunean modu autonomoan eta helduan molda dadin.

Ikaslea gizarte demokratikoan jarrera egokiarekin txertatzea lortzea da xedea. Horretarako, beharrezkoa izango da komunikazioko eta adierazmeneko konpetentziak lantzea eta gatazkak identifikatzeko eta modu baketsuan konpontzeko gai izatea, aniztasun pertsonalaren eta kulturalaren berezko aldeak errespetatuta eta gizarteko elkarbizitza arautzen duten balioak estimatuta.

Gainera, Batxilergoko etapak, besteak beste, ikasleak honako hauek garatzea ahalbidetu behar du: ulermeneko eta adierazpeneko, kalkuluko eta idazketako konpetentziak eta lan egiteko eta ikasteko ohitura. Ikasleak, gainera, konpetentzia sozialak eta afektiboak, sentsibilitatekoak eta sormen artistikoak eskuratzeko gai izan behar du. Bestalde, ingurumenarekiko, kulturarekiko eta, oro har, gizartearekiko errespetuzko jarrera bereganatu behar du.

alcoa_jesuitas

GURE BATXILERGOAREN EZAUGARRIAK

A) Eskaintza akademiko malgua eta kalitatezkoa

  • Hautazko ikasgaien eta modalitatekoen eskaintza zabala.
  • Hirueletasuna
  • Errefortzuko eta sakontzeko programak ikasle bakoitzaren orientazioaren eta beharren arabera.
  • Emaitza akademiko onak: eskola-porrot indize txikia eta emaitza egiaztatuak hautaprobetan.

B) Etengabe eguneratzen diren baliabideak eta metodologiak

  • Ikasgela guztiak multimedia mailako prestaketarekin.
  • WiFi eremua.
  • Multimedia aretoa.
  • Liburutegia eta informatika-gelak.
  • Laborategia.
  • Moodle eta Gmail plataforma ikasleekin eta familiekin komunikaziorako.
  • Konpetentzien araberako lana eta ebaluazioa.

C) Tutoretza eta orientazioa

  • Jarraipen pertsonalizatua.
  • Ohiko harremana familiekin.
  • Orientazio-azoka.

D) Pertsonaren prestakuntza integrala

  • ARE eta erlijioa
  • Errealitatearen ezagutza eta eraldaketa (boluntariotza)

E) Elkarbizitza

  • Eskola-giro bikaina ikasleen eta irakasleen artean: irteerak, elkarbizitzak, jarduera osagarriak (Olentzero, eskolako jaiak, kanpainak, ikasleen foroa…).

Hau ere interesekoak izan dezakezu

×