Harremana Batxilergoko familiekin

San Jose Jesuitak Ikastetxeko Batxilergoko etapa ezin daiteke gauzatu familiek ikasleari laguntza emateko garaian inplikazioa eta lankidetza izan gabe. Familiekiko harremana da ikastetxeak lortzeko konpromisoa duen kalitate-adierazleetan neurtzen den elementuetako bat.

Familiekiko harremana honako hiru bide hauen bidez lortzen da:

1. Taldeko bilerak ikasmailako familia guztiekin.

Gutxienez urtean bi egingo dira. Ikasturte-hasieran (urrian) bat lehen kontaktua izateko. Bertan, ikasmaila horri dagozkion pedagogia eta hezkuntza arloko erronken berri emango da. Ikasturtearen erdialdean (apirilean) beste bat ikasturtearen amaiera azaltzeko eta hurrengo ikasmailari buruzko orientazioa eskaintzeko.

2. Tutorearen eta familien arteko banakako elkarrizketak.

ikasturtean, tutoreak, gutxienez, familia bakoitzarekin bi bilera egiten ditu.

3. Plataforma digitala.

Familia bakoitzari kontu bat esleitzen zaio San Jose Jesuitak Ikastetxeko baliabide digitaletara sartu ahal izateko. Gainera, plataforma horrek tutoreekin eta irakasleekin informazioa modu arinean trukatzea eta hezkuntza-komunitateko kideen arteko komunikazioa izatea ahalbidetzen du.

Hau ere interesekoak izan dezakezu

×