Batxilergoko proiektu pedagogikoa

Konpetentzien arabera egiten dugu lan goi mailako ikasketetara berme osoz sar daitezen.

Durangoko San Jose Jesuitak Ikastetxeko Batxilergoko etapak konpetentzien araberako ebaluazioan eta prestakuntzan jarraipena ematearen aldeko apustua egiten du. Horrela, ikasle bakoitzak modu aurreratuan garatzen ditu bere gaitasunak, helduen bizitzarako eta haien profilera ondoen egokitzen diren goi mailako ikasketetara trantsizioa ahalbidetuta. Horretarako, ezinbestekoa da tutoretzetatik eskaintzen den orientazio-zerbitzua.

HEZIBERRIren 14 gaitasunak lantzeko eta garatzeko, San Jose Jesuitak Ikastetxean, metodologi berrien eta aurrerapen teknologikoen erabilera gure jesuita-tradizioaren ondarearekin uztartzen dugu. Hauek dira horren ezaugarriak: laguntza pertsonala, esperimentazioan oinarritutako pedagogia eta magis-aren bilaketa (norberaren onena).

Durangoko San Jose Jesuitak Ikastetxeko Batxilergoaren elementu bereizgarri batzuk

Tradizioa eta modernotasuna uztartzeko helburu horri esker, San Jose Jesuitak Ikastetxean, ikasle bakoitzak ikasgelan zein etxean erabili ahal izateko ekipo eramangarria du. Banaka eta modu autonomoan egiten duten lanari, gainera, elkarlanean eta taldean egiten dituzten lanak gehitu behar dizkiegu (ingurune digitaletan zein formatu tradizionalean egindakoak).

Gure kultura eta hizkuntza sustatzearekin eta transmititzearekin konprometituta eta horretan sakonduta, erabilera eta ikaskuntza hirueleduna (euskara, gaztelania eta ingelesa) bultzatzen dugu ikasgai edo unitate jakinak (Mundu Garaikidearen Zientziak, Literatura Unibertsala, Ekonomia) ingelesez edo gaztelaniaz emanda eta atzerriko bigarren hizkuntza bat (frantsesa) eskainita.

San Jose Jesuitak Ikastetxeko Batxilergoa ikasgelatik kanpoko esperientzietara zabalik dago. Horrela, gure ikasleen ikaskuntza esperimentalerako balio erantsi handiko jarduerak txertatzen ditu. Horren adibideak dira beste ekimen batzuez gain honako hauek: Gazteen Europako Parlamentua, Sart Innova programa, Kimikaren Europako Olinpiada, EHUko matematika aurreratuaren tailerrak eta TITAN enpresa-jokoa. Maila akademikoan bikaintasuna bilatzearekin konprometituta gaude eta gure ikasleen giza garapena lortzea da beste lehentasunetako ba0074.

San Jose Jesuitak Ikastetxeko irakasleen, pastoralisten eta tutoreen taldeak kristau-balioetan oinarritutako hezkuntza-estiloa partekatzen du. Haien helburua gure ikasleak gizartea hobetzearekiko eta gure munduko egungo beharrekiko sentsibleak izatea eta horrekin konprometitzea da.

Horrekin lotuta, ikasleen % 50ek parte hartzen duen boluntariotza-programak balio handiko esperientzia eskaintzen die, elkartasunean eta balioetan oinarritutako hezkuntza lortzen lagunduta. Alboan GKEak, Jesusen Lagundiaren barruan dagoenak, Boluntariotzako proiektua hedatzen aholkularitza espezializatua eskaintzen du. Gainera, modu egonkorrean laguntzen du San Jose Jesuitak Ikastetxeko prestakuntzako beste etapa batzuetako ekimenetan.

Hau ere interesekoak izan dezakezu

×