Aniztasunari arreta Batxilergoan

Hau da, ikasle bakoitzaren desioetara eta beharretara egokitutako Batxilergoa.

Magisa eta laguntza pertsonalak, jesuita-tradizioaren bi ezaugarri bereizgarrik, zentzu osoa lortzen dute San Jose Jesuitak Ikastetxean indarrean dagoen aniztasunari arreta emateko programan Haur Hezkuntzatik hasi eta Batxilergora arte.

Aniztasunari eman beharreko erantzunaren oinarriak ikasleen behar zehatzak zein goi mailako ikasketa jakin batzuei heltzeko etorkizuneko interesak dira Batxilergoko etapan.

San Jose Jesuitak Ikastetxeko Batxilergoa ikasle bakoitzak jarraitu beharreko bidera egokitzen da: prestakuntza-zikloak edo unibertsitate-gradua. Gainera, beharrezko ebaketa-notaren arabera, ikasgai zehatzak sendotzen dira ikasle bakoitzaren helburuak lortzen laguntzeko.

Gabezia edo zailtasun bereziak dituzten ikasleen kasuan, San Jose Jesuitak Ikastetxean errefortzuko orduak finkatzen dira (tutoreek edo irakasleek eskaintzen dituzte) eta, gainera, ikasleen arteko laguntza-taldeak eta elkarlaneko ikaskuntza (Peer Teaching, IKKI) bultzatzen dira.

Teknologia berriak gehitu izanak lan pertsonalizaturako eta ikaslearen jarraipena egiteko aukera handiak sortu ditu. Horrekin lotuta, Moodle plataformak, Microsoft 365 eta Gmail baliabide pedagogikoak maila aurreratuan zein etapan eskatzen diren gutxienekoak lortzeko ikasle-talde bakoitzaren beharretara egokitzea ahalbidetzen duten tresnak dira. Ikasleen lan autonomoa eta elkarlana bultzatzeko modua ere bada.

Ikasten ikasteko konpetentzia, konpetentzia digitala eta ekimen pertsonalarekin lotutako konpetentzia bultzatzea ahalbidetzen du.

×