Tutoretza Plana – Orientazioa Batxilergoan

Laguntza pertsonala eskaintzea da San Jose Jesuitak Ikastetxearen indargunea.

Etaparen ezaugarriak, laburtasuna eta goi mailako ikasketetarako trantsizioa direla eta, Batxilergoan garrantzi estrategikoa du tutoretzako eta orientazioko lanak. Hala uste dugu San Jose Jesuitak Ikastetxean.

Horregatik, tutoretza-lanari kalitatezko baliabideak eskaintzen dizkiogu: Tutoreen taldeak lau ardatz nagusiren arabera egiten du bere lana:

  • Garapen pertsonala.
  • Elkarbizitza.
  • Ikasketa-teknikak.
  • Orientazioa.

Urte osoko jardueren programazioari esker (tutoretzako orduetan zein haietatik kanpo), ikasleak integratuta eta ingurune atseginean konfiantzarekin sentitzen dira. Horrek ikasketei aurre egitea eta beren nortasuna modu orekatuan garatzea ahalbidetzen die.

Tutoreez gain, San Jose Jesuitak Ikastetxeak saio monografikoak eskaintzen elkarlanean diharduten erakundeen laguntza jasotzen du. Adibidez:

  • Minbizia Prebenitzeko Bizkaiko Elkartea.
  • Stop Accidentes elkartea bideko heziketarako.
  • Durangoko Mankomunitateko Droga-mendekotasuneko Prebentzio Zerbitzua.
  • Alboan GKEa.
  • Unibertsitateak eta lanbide-heziketako zentroak.
  • Junior Achievement elkartea finantza eta ekintzailetza arloko heziketarako.

Goi mailako ikasketetarako orientazioa lehentasuna duen lana da eta San Jose Jesuitak Ikastetxeko Batxilergo osoan ekimen ugari biltzen du. Lehenengo eta behin, tutoreak ikaslea gidatzen du bere autoezagutzan haren ibilbidea zein izan daitekeen sumatzen joateko. Ondoren, ikaslea bere intereseko aukerei buruzko informazioa biltzen joango da, tutorearen bidez jasoko dituen proposamenetan parte hartuta: jardunaldi praktikoak, bisitak, tailerrak, mahai-inguruak, elkarrizketa pertsonalak eta abar.

Aukera pertsonalak ezagutzen eta berresten joateko prozesu horren barruan, urtero San Jose Jesuitak Ikastetxeak antolatzen duen Orientazio Azoka funtsezko unea izaten da. Bertan, ikasleak, irakasleak, familiak eta unibertsitateak elkartu egiten dira ikasleen zalantzak argitzen saiatzeko.

Ikasleekin eta familiekin egindako elkarrizketa pertsonalek eta ikasturte osoan egiten diren taldeko bilerek kohesioa ematen diote Tutoretza Planean egindako lan osoari.

brujula

 

ELORIENTA

×