Tutoretza Plana – Lehen Hezkuntzako Orientazioa

Lehen Hezkuntzako etapan, Tutoretzako Ekintza Plana (TEP) da eskolatze osoan ikasle guztiei zuzendutako ekintzen, orientazioaren eta jarraipenaren antolaketaz arduratzen den egitura. Helburua ikasleak bere burua ezagutzea eta onartzea, sozializazio-prozesua hobetzea, erabakitzen ikastea, ikaskuntzarekin lotutako bere arazoak konpontzen ikastea, eta bere proiektu pertsonalaren eta profesionalaren protagonista sentiaraztea da.

Bizitzarako beharrezkoak diren konpetentzia horiek eskuratzeko laguntza ematea irakaskuntza-talde osoari dagokio eta, bereziki, tutoreari. Tutorearen funtzio nagusia, horrenbestez, ikasleari laguntza ematea da bere ikaskuntza-prozesuan eta bizitza mailako garapenean. Horrekin lotuta, laguntza pertsonalizatuak lehentasuna duela esan dezakegu.

Tutoretzako Ekintza Planaren helburuak Lehen Hezkuntzan.

  1. Ikasgelako bizitzan parte hartzea funtzionamenduarekin lotutako erabakietan eta jardueretan inplikatuta, eta elkarbizitzako arauak errespetatuta modu arduratsuan, errespetuzkoan eta kritikoan portatzeko.
  2. Inguruneko pertsonekin harremanak izatea lankidetzako, entzuteko eta komunikazioko jarrerarekin beste batzuekin batera lan eta jolas egiteko eta dibertitzeko gai izan dadin eta hori balora dezan.
  3. Bidegabekeriako edo indarkeriako egoera sozialen aurrean kontzientzia hartzea aniztasuna aitortuta eta errespetatuta, haren jokabidea, kultura arteko gizartean, balio hauen araberakoa izan dadin: justizia, berdintasuna, bakea eta elkartasuna.
  4. Jarrera irekiarekin hausnarketa egitea eskolako praktikak garatzeko moduaren eta egindako ahaleginaren inguruan. Horrela, haien eskolako errendimendua ebaluatu eta beharrezko laguntza onartuko du ondo egindako lana baloratuta.
  5. Norberaren ezagutzan sakontzea autoestimu egokia garatu eta egoera berriei segurtasunez aurre egin ahal izateko.
  6. Zentzuarekin aztertzea eguneroko bizitzako gatazka-esperientziak eta -egoerak, erabakiak autonomiaz eta errespetuz hartu ahal izateko alternatibak baloratuta.

San Jose Jesuitak Ikastetxean Lehen Hezkuntzan lantzen ditugun eduki-blokeak

  • Garapen pertsonala: autoestimua, sentimenduak eta emozioak, nortasun pertsonala, gaitasunak sendotzea.
  • Elkarbizitza eta harreman pertsonalak: komunikazioa, talde-lana, gatazkak konpontzea, abilezia sozialak eta gainerakoekiko harremanak.
  • Ikaskuntza-prozesua: ikasketen antolaketa eta plangintza, motibazioa, ahalegina.
  • Orientazio pertsonala: Erabakiak hartzea, balioak, helburuak lortzeko bideak, etorkizun pertsonala.

Gainera, Lehen Hezkuntzan lantzen ditugun eduki ugariak sendotzeko, etapa honetan IZAN programa abiarazten eta garatzen da (BAKETIKetik jasotako prestakuntzaren ostean). Pertsona izaten hezteko oinarrizko 8 ikaskuntza biltzen ditu:

  1. Gizaki izatearen mugak ikastea.
  2. Esker ona ematen ikastea.
  3. Kontzientzia entzuten ikastea.
  4. Giza duintasunaren ikaskuntza.
  5. Elkarrizketaren gehiagoaren ikaskuntza.
  6. Enpatiaren gehiagoaren ikaskuntza.
  7. Pazientziaren gehiagoaren ikaskuntza.
  8. Maitasunaren ikaskuntza.

Giza ikuspegia

Gure Tutoretzako Ekintza Plana babesten duten elementu berezigarriak dira La persona en el camino de Ignacio” lanean jasotako giza ikuspegiaren ingurukoak. Ikuspegi hori beste batzuekin bilaketan dagoenarena eta bizi duenetik ikasten duenarena da; guztia Jainkoaren opari gisa jasotzen du, pozik, eta dena ematen du oso maitatua, ondradua, gezurrik gabea, emandako hitza betetzen duena, bere historiari maitasunez begiratzen diona, adiskidetasuna eta konfiantza emateko gai dena, sufritzen ari den jendearekiko gertu dagoena eta historiarekin eta justiziarekin konprometituta dagoena dela dakielako.

Hau ere interesekoak izan dezakezu

×