Bigarren Hezkuntzako proiektu pedagogikoa

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapan, San Jose Jesuitak Ikastetxearen oinarrizko helburua ikasleak maila pertsonalean eta eskola mailan heltzea da, etorkizunerako ikasketa-ohiturak garatuta, parte hartzen duten taldeetan integra daitezen. Gure ikasleek konpetentziak (ezagutzak, abileziak, trebeziak, jarrerak eta balioak uztartuta) gara ditzaten laguntzen dugu honako hauen bidez:

  • banakako zein taldeko laneko ohiturak.
  • esfortzua.
  • autonomia eta erantzukizuna.
  • konfiantza norbere buruan.
  • sen kritikoa.
  • ekimena.
  • interesa eta sormenaren garapena.

Gainera, San Jose Jesuitak Ikastetxean, gure Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzak, beste alderdi batzuen artean, honako hauek garatzen ditu:

  • Adierazmena, irakurmena eta entzumena.
  • Kalkulua.
  • Gaitasun sozialak.
  • Lanerako eta ikasketarako ohiturak.
  • Sen kritikoa eta artistikoa.
  • Sormena.
  • Emozioen garapena.
  • Natura, gizarte eta kultura arloko ingurunea baloratzea.

Hirueletasunaren aldeko apustua egin dugu

Hizkuntza gizakiaren garapenean funtsezko faktorea da eta funtzio bikoitza betetzen du: banakakoa eta soziala.

  • Izan ere, banako bakoitzari bere ezagutza pentsatzea, eraldatzea, jarduera erregulatzea eta adieraztea ahalbidetzen dio.
  • Sozialki transmitututakoa eta mantendutaka izateaz gain, giza taldeak eraiki eta garatu egiten dira hizkuntza ardatz eta euskarri duen jardueraren baitan.

Kultura sortzen, oinarritzen eta transmititzen den tresna da. San Jose Jesuitak Ikastetxean irakaskuntza eleanitzaren aldeko apustua egin dugu, 2 hizkuntza ofizialetan (euskara eta gaztelania) eta hirugarren hizkuntza batean, ingelesean, oinarrituta. Kontuan izan behar dugu XXI. mendeko gizartea eleanitza eta kulturanitza dela. Horrek herritar eleaniztunak lortzeko ezinbesteko ikuspegiaren aurrean kokatzen gaitu. Helburu hori lantzen dugu gure ikastetxean. Nola egiten dugu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan?

  • Ingeleseko konpetentzia eta ezagutza sendotzera bideratutako jarduera osagarriak: SCIENCE (DBHko 1. maila), COMENIUS trukea (DBHko 3. maila) eta mailen araberako taldekatze berezia (DBHko 4. maila).
  • Biarritzera eta Baionara irteerak 4. hizkuntza sendotzeko asmoz (FRANTSESA).
  • Hizkuntza-sail ugarien arteko komunikazioa eta Hizkuntzen Tratamendu Integratua sendotuta. (Konpetentzia eta irizpide komunak bultzatuta, hizkuntza arloko konpetentziaren baitan batez ere irakurmena eta irakurketa).

Ezagutu Durangoko Jesuitak Ikastetxean lantzen dugun metodologia

  • Metodologia
    • Pedagogia ignaziotarrean oinarrituta.
    • Ikuspegi orokorrarekin:
      • Modu orokorrean hainbat gai lantzeko aukera eskainita. Hizkuntzak (euskara, gaztelania, ingelesa…), arte-hezkuntza (musika/plastika).
      • Esparru ugariren lotura kontuan hartuta oinarrizko konpetentziak garatzeko.
      • Etorkizuneko bizitzarako baliagarriak izango zaizkien balioen lanari garrantzia emanda.
      • Komunikazioko eta gizarteko abilezien gaitasuna aintzat hartuta.
    • Ikuspegi eraikitzailearekin:
      • Ikaslearen osotasuna kontuan hartuta: arlo afektiboa, kognitiboa eta soziala.
      • Ikasleen eta irakasleen, eta ikasleen artean partekatutako lanari garrantzia emanda.
      • Berdinen arteko lankidetzari arreta emanda.
      • Ikasgela behar bezala antolatuta, berdinen arteko lana errazteko.
      • Ikaskuntza autonomoaren, esanguratsuaren eta partekatuaren eraikuntza bultzatuz eta sustatuz. Ikasten ikasiez.
      • Taldekatze mota ezberdinak erabilita.
    • Ikaskuntza esanguratsuan egituratuta.
      • Ikasleen interesak eta esperientziak kontuan izanda.
      • Beti haien aurreko ezagutzetatik abiatuta.
      • Ikasleen benetako beharrei erantzuna emanda.
    • Aniztasuna errespetatzen duena.
      • Ikasleen aniztasunari arreta emanda, haien garapena errespetatuta eta era askotako erantzunak eskainita.
      • Ikasle bakoitzari bere gaitasun eta konpetentziak ahalik eta gehien garatzea ahalbidetuko dion baliabideak erabilita.
      • Behar handienak dituzten ikasleei laguntza (kanpokoa eta berdinen artekoa) emanda.
    • Motibatzailea:
      • Ikasgelako eragile guztien arteko elkarekintza bultzatuta.
      • Ikasgelaz kanpoko esperientziak testuinguruaren arabera ezarrita. Errealitatearen simulazioa izaten saiatuta.
      • Ikasleen sormena eta ekimena bultzatuta.
      • Jolasaren garrantzia baloratuta.
      • Ikaskideekin eta haiengandik ikasita.
    • Berritzailea:
      • Arrakastatsutzat hartutako joeretan arreta jarrita.
      • Gune ugariren erabilera bultzatuta eta sustatuta (eskolak, txokoak, sarrerak, korridoreak, liburutegia eta kanpoko eremuak…).
      • Baliabide ugari bultzatuta eta haiei ustiapenari lehentasuna emanda.
      • Elkarlana oinarritzat hartuta.
    • Ebaluazioa: Ebaluazioa honako alderdi hauek kontuan hartuta egiten da:
      • Ebaluazio prestatzailea eta pertsonalizatua erabiltzen da.
      • Autoebaluazioa, elkarren arteko ebaluazioa eta heteroebaluazioa bultzatzen dira.
      • Diziplina-edukiak zein konpetentziak ebaluatzen dira.
      • Amaierako emaitza zein prozesua ebaluatzen dira.
      • Ebaluazioa tutoreak zuzentzen du, baina klaustroarekin adostuta.
      • Eguneroko lana ebaluatzen da aurrez adostutako behaketa-parametroen arabera.
      • Arrakastak baloratu eta porrotetatik ikasi nahi dugu.
      • Ebaluaziaren azken helburua hobekuntza lortzea da.
×